18. helburua

“17+1”: Hizkuntza indigenak eta gutxituak jomugan

Image

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak sustatutako ekimena, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren markoan, hizkuntza indigenek eta gutxituek 2030 Agendaren garapenean duten lekua nabarmentzeko.

Ikusi bideoa!

 

17+1 Lehendakariaren adierazpen instituzionalean

17+1 Lehendakariaren adierazpen instituzionalean

Irailaren 15ean Euskadiko Lanbide Heziketako 2023-2024 ikasturteari hasiera eman zitzaion Donostiako Easo Politeknikoan. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua egon ziren irekieran. Ekitaldian zehar, lehendakariak egindako hitzaldian, aipamen berezia egin zion 17+1 helburuari, hau da, hizkuntza eta kultura bermatzeko helburuari.

Hemen ikus daiteke aipamena: https://www.youtube.com/watch?v=Lft46bpziJA