“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

Date de première publication: 20/03/2024

Carolina Gandulfok, Argentinako doktore eta guaraniera ikertzaileak, eskola batean alfabetzatzeari buruzko proiektu-pilotu bat gauzatzen ari zela bizitako esperientzia azaltzen du elkarrizketa honetan. 

Corrienteseko probintziako eskola batean lanean ari zirela, konturatu ziren ikasleetako askok guaraniera hitz egiten zutela haien artean irakasleek entzuten ez zituztenean. Egoera horretatik abiatuta, eskolako hizkuntza-politika aldatzen hasi zen gutxinaka.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen.

Iturria: Argia.

Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientziak

Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientziak Bat Aldizkarian

Date de première publication: 08/02/2024

Image

Bat Soziolinguistikaren 129. zenbakian hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientziak izan dituzte hizpide. Garabide elkartearekin lankidetzan sortutako artikuluetan, komunitate indigenek euren hizkuntzak biziberritzeko prozesuak landu dituzte.

Informazio gehiago hemen: https://soziolinguistika.eus/eu/2024/02/07/hizkuntza-indigenak-biziberritzeko-esperientzia-batzuk-bildu-ditu-bat-soziolinguistika-aldizkariak/

Bideo-animazioen aurkezpena

Bideo-animazioen aurkezpena

Date de première publication: 06/02/2024

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsek batera sortutako bideo-animazioen aurkezpen ofiziala Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean

Otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Naioarteko Egunean, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsek batera sortutako bideo-animazioen aurkezpen ofiziala izango dugu. Aurkezpen-ekitaldia 12:30ean izango da, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian, Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiaren barruan.

Aurkeztuko dugun produktua mundu zabaleko ipuin herrikoietan oinarritutako 5 animazioen sorta bat da, euskaraz eta katalanez, eta otsailaren 21etik aurrera Katedrako webgunean izango dituzue ikusgai.

Laster informazio gehiago.

Carmen Junyet hil da

Carmen Junyet hil da

Date de première publication: 05/09/2023

Atzo, irailaren 3an, Carme Junyent hizkuntzalaria zendu zen. Hizkuntza aniztasunaren eta katalanaren aldeko militante nekaezina izan zen. 

Munduko hizkuntzei eta hizkuntza aniztasunari buruzko ikerketan aritzeaz gain, Mehatxutako Hizkuntzen Ikerketarako Taldearen (GELA) zuzendaria izan zen eta Creu de Sant Jordi saria jaso zuen 2019an.

2017an UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (MHOUK)  Ohorezko Kide izendatu zuen Carme Junyent, izan ere asko da Katedra honek hizkuntza aniztasunaz eta orohar hizkuntza gutxituen arazo eta erronkak ezagutzeko egin duen lanagatik zor diona.

Te reo Maori hizkuntzari buruzko datu batzuk

Te reo Maori hizkuntzari buruzko datu batzuk

Date de première publication: 22/11/2021

Berri honetan azaltzen den moduan, maoriar gizartearen ia erdiak maorieraz hitz egiteko nolabaiteko gaitasuna du eta helduen artean, datuak ez hain onak izan arren, horien herena maoriera ulertzeko gai da.

Adinaren araberako datuak ere ematen dituzte esanez te reo maori hizkuntza gehien erabiltzen duten adintaldeak 15-22 urte bitartekoak eta 55 baino zaharragoak direla.

Maorierari buruzko informazio gehiago euskal Wikipediako esteka honetan.