Kolonbiako enbera eta nasa lagunekin - Andoni Barreñaren kronika

Kolonbiako enbera eta nasa lagunekin - Andoni Barreñaren kronika

Date de première publication: 12/06/2024

Garabiden idatzitako kronika batean, Andoni Barreñak 2024ko apirilean Colonbian egindako egonaldiaren berri eman digu, lehenik Chocón eta gero Caucan.

Lehenengo egunetan Quibdó hiriburuko Universidad Tecnológica del Chocón egon zen hizkuntzak biziberritzeko estrategiei buruz hitz egiteko. Eremu horretan enbera hitz egiten da, 100.000 lagun baino gehiagok osatzen duten komunitatean.

Hurrengo egunetan Caucan egon zen Andoni. Garabidetik aspaldi ari dira lanean Nasa  komunitatearekin, nasa yuwe hizkuntza biziberritzeko metodologietan lanean. Oraingoan gramatika naturalaren inguruan hausnartzeko laguntza eskatu zioten katedrakideari.

Iturria: Garabide

Esteka: https://www.garabide.eus/euskara/albisteak/kolonbiako-enbera-eta-nasa-lagunekin-andoni-barrenaren-kronika

Elkarrizketa Paula Laitari

“Komunitateko adineko baten esanak liburukoak baino balio handiagoa du”, Paula Laitari elkarrizketa.

Date de première publication: 17/07/2024

Argia aldizkaritik elkarrizketa egin diote Paula Laita katedrakide eta Soziolinguistika Klusterreko ikerlariari. Kanadako Nenqayni ch’i hizkuntza indigenaren biziberritzeari buruzko tesia egin du, Kanadako Columbia Britainiarrean, tŝîlhqot’in herriko yuneŝit’in komunitatean hamar urtez egon ondoren. Hizkuntza biziberritzeko proiektu baten koordinatzaile izendatu zuten, eta, horretarako, komunitatean oinarritutako metodologiak erabili ditu.

Iturria: Argia

Irakur elkarrizketa guztia hemen.

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, hizkuntzen garrantziaz gogoeta egiteko eguna

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, hizkuntzen garrantziaz gogoeta egiteko eguna

Date de première publication: 27/02/2024

Ines Garcia-Azkoagak, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako arduradunak, UPV/EHUko Campusa aldizkarian hizkuntza-ondarearen balioari eta munduko hizkuntzen ia erdiek pairatzen duten arrisku-egoerari buruzko hausnarketa egin du.

Ikusi hemen artikulua.

Espainiako UNESCO Katedren eta UNITWIN sareen topaketa

Espainiako UNESCO Katedren eta UNITWIN sareen topaketa

Date de première publication: 18/10/2023

2023ko urriaren 16 eta 17an "Encuentro Nacional de Cátedras Unesco y Redes UNITWIN de España" (Espainiako UNESCO Katedren eta UNITWIN sareen topaketa) egin zen Cordoban. Guztira Estatu mailako 35 Katedra elkartu ziren, eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedratik ere bertan egon ginen, hizkuntza-aniztasunaren garrantzia azpimarratzeko. 

Hona hemen hedabideetan egindako jarraipena:

Kordobako unibertsitateko albistgia
La vanguardia

GIH 17+1 Lehendakariaren adierazpen instituzionalean

GIH 17+1 Lehendakariaren adierazpen instituzionalean

Date de première publication: 20/09/2023

Joan den ostiralean, irailaren 15ean, Euskadiko Lanbide Heziketako 2023-2024 ikasturteari hasiera eman zitzaion Donostiako Easo Politeknikoan. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua egon ziren irekieran. Ekitaldian zehar, lehendakariak egindako hitzaldian, aipamen berezia egin zion 17+1 helburuari, hau da, hizkuntza eta kultura bermatzeko helburuari.

Hemen ikus daiteke aipamena: https://www.youtube.com/watch?v=Lft46bpziJA 

Ondo hasi ikasturtea!

Agrégateur de contenus

HIGAri buruzko artikulua Naizen

Date de première publication: 09/08/2023

HIGAren (Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa) 4. edizioa uztailaren 17tik 21era antolatu zen, Gazteizen. Naiz egunkariak jardunaldiari buruzko erreportajea argitaratu du.

Erreportajea


Elkarrizketa Anik Nandiri

Date de première publication: 04/10/2023

2023ko uztailean elkarrizketa egin zioten Anik Nandi soziolinguistikari Argia aldizkarian. Bertan hizkuntza gutxituetako hizkuntza politikei buruz mintzatzen da. 

Ikus hemen elkarrizketa.


Hizkuntzen garapena, garapenaren hizkuntzak

Date de première publication: 06/09/2023

Joanes Igeregik "Hizkuntzen garapena, garapenaren hizkuntzak" artikulua idatzi du Jakin aldizkarian. Besteak beste, komunitate indigenen egungo egoera, hizkuntzaren biziraupena eta baldintza kulturalak jorratzen ditu.

Ikus artikulua: Hizkuntzen garapena, garapenaren hizkuntzak


Animazioa forroz

Date de première publication: 02/08/2023

Cooperación Bierzo Sur, Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta TV3k Forro hizkuntza babesteko abiatutako ekimenari buruzko artikulua CIDF-UCM blogan. 

Blog-sarrera

Animazioa


"Manifiestos sobre la diversidad lingüística" libururaren aurkezpena

Date de première publication: 08/08/2023

Yasmaya Aguilarrek Manifiestos sobre la diversidad lingüística izeneko bere liburua aurkeztu zuen 2023ko apirilaren 25ean, Gasteizko Oihaneder Jauregian. Garabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak antolatu zuten aurkezpen honetan, hizkuntza gutxituak biziberritzearen erronka izan zen ardatz.

Hona hemen Naizen argitaratutako kronika:

Zergatik hiltzen dira hizkuntzak? Zergatik behar dira biziberritu?