Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsek batera sortutako bideo-animazioen aurkezpen ofiziala Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean
Anik Nandiren bisita Katedran
Date de première publication: 11/12/2024
Abenduaren 10ean Anik Nandi ikertzailea eta katedrakidea izan genuen Katedran. Bisita aprobetxatu genuen Indiako Woxsen Unibertsitatearekin dugun lankidetza hitzarmena sinatzeko.
Arratsaldean Indiako hizkuntza politikei buruzko hitzaldia eskaini zien Arabako Campuseko Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleei.
Sinatutako hitzarmenaren bidez baterako proiketuak eta egonaldiak egiteko bidea ireki nahi dugu. Zehazki, Woxen Unibertsitateko Centre for Languages & Multicultural Communication zentroarekin egingo dugu lan hizkuntza-aniztasunaren, hizkuntza-politiken eta hezkuntza eleaniztunaren arloan interes komuneko programak, proiektuak eta/edo jarduerak elkarrekin egiteko. Anik Nandi zentro horretako zuzendaria da egun, eta aldez aurretik ikertzailea izan zen EHUko Elebilab taldean doktorego osteko beka bati esker.
Nandik 2008-2010 bitartean Galizian egin zituen hizkuntzalaritzako graduondoko ikasketak, Santiago de Compostelako Unibertsitatean. 2017an doktore-tesia defendatu zuen Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean Soziolinguistikaren arloan. Anik espezialista da hizkuntza politiken, hizkuntza gutxituen Indiako soziolinguistikaren eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren arloetan.