Dokumentuak eta Prozedura
Gizarte Hezkuntza, Pedagogia eta Gizarte Antropologia Graduak
Praktikak hasi aurretik: Plazen aurre hautaketa fasea
Autopracticumeko orriaren helburua, fakultateko plazen eskaintzetan agertzen ez den zentro berri bat proposatzea da. Orria beteta eta sinatuta bidali behar duzu hefa.practicum@ehu.eus emailara (maiatzaren 2tik 30era)
Haur eta nerabeekin lan egiteko sexu-izaera delitu ziurtagiria
Matrikula egiteko unean, adingabeekin practicuma egingo duten ikasleek aukera dute Fakultateari baimena emateko Justizia Ministerioaren datu-basea kontsultatzeko, sexu-deliturik ez dagoela egiaztatzeko.
Baimenik eman ezean, ziurtagiria pertsonalki eskuratu beharko da esteka honen bidez, eta Fakultateko Practicum Bulegoan zein praktika-zentroan aurkeztu.
Formazio saioak Fakultatean
Praktiketara joan aurretik, Fakultatean gradu bakoitzeko koordinatzaile eta irakasle taldearen gidaritzapean formakuntza saioa jasoko da. Derrigorrezkoa da aipatu saio horietara etortzea. Modu berean, praktikak burutzen ari zareten une desberdinetan jarraipen lan mintegiak antolatuko dituzte tutoreek. Horietara etortzea ere derrigorrezkoa da.
Praktikak hasterakoan: Prestakuntza Proiektua
Eranskin hau landu eta adostu beharko da bai fakultateko tutorearekin bai zentroko instruktorearekin praktikak hasi eta lehenengo bi edo hiru astetan. Bete ondoren, praktiketako tutoreari eman beharko da edo eta Practicumeko Bulegoan artxibatzeko utzi beharko dira. Hau egitea beharrezkoa da praktikak egiaztatu ahal izateko
- (Beste leiho bat zabalduko du)Prestakuntza proiektua Pedagogia I.docx (docx ,665,59 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Prestakuntza proiektua Pedagogia II.docx (docx ,665,84 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Prestakuntza proiektua Gizarte Hezkuntza I.docx (docx ,661,15 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Prestakuntza proiektua Gizarte Hezkuntza II-III.docx (docx ,662,41 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Prestakuntza proiektua Antropologia.docx (docx ,662,24 Kb)
Praktikak bukatu ondoren
Praktikak amaitzen direnean, bi dokumentu bete behar dira batetik instruktorearen amaierako txostena (tutoreek instruktoreen bidez eskuratuko dutena). Eta bestetik ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren inguruko ebaluazio eta amaierako txostena egin behar du.
Kasu bereziak eta erreklamazioak
Ikasturteko Practicum Kasu Berezi eskaeren behin behineko/betiko ebazpena.