Bekak Fundación ONCE-CRUE. Desgaitasunak dituzten ikasleentzako praktikak

Epea: 2020ko azaroaren 30era arte

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/09

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

% 33ko edo gehiagoko desgaitasun bat aitortua izatea.

UPV/EHUko graduren batean, master ofizialen batean edo berezko master batean matrikulatuta egotea eta praktikek dirauten artean titulua ez eskatzea.

Unibertsitate titulua lortzeko beharrezkoak diren kredituen % 50a gainditua izatea gutxienez izen-ematea egitea epea amaitzerakoan. Azkenengo mailako ikasleei emango zaie lehentasuna. Gainera, UPV/EHUko Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegia eta eskola/fakultate bakoitzak kanpoko praktika akademikoen arloan ezarritako baldintzak (I. eranskina) bete beharko dira.

 Enpresa, erakunde edo entitate publiko edo pribatuarekin edo praktikak egingo diren unibertsitatearekin kontratuzko harremanik ez izatea, praktiken zuzendariorde edo dekanorde arduradunak horretarako baimena eman ezean. Horretarako, behar den informazioa edo dokumentazioa eskatu ahal izango du.