Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa
Aurkezpena
Ekitaldi honen helburua da UPV/EHUko ikaslegoaren eta egresatuen enplegagarritasuna hobetzea eta, halaber, gazte hauen eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea.
Ekitaldian bi motatako jardunak egingo dira: batetik, enpresen aurkezpenak; eta, bestetik, enpresen eta hautagaien arteko harremanetan dautzatenak.
- Aurkezpenei dagokionez, enpresa partehartzaileek euren jardunari eta giza-baliabideen politikari buruzko presentazio laburrak egingo dituzte.
- Bigarren jarduera motari dagokionez berriz, enpresa partehartzaileek aukera dute --aipatutako profil horiek aintzat hartuta-- aurrez aukeratuak izan diren gazteekin harremanetan jartzeko. Delako aurkezpena hautagaiaren eta enpresaren arteko lehenengo kontaktua izango da. Ekitaldia amaituta, enpresa partehartzaileek elkarrizketatu dituzten pertsonen CV-a izango dute, eta etorkizuneko aukeratze-prozesuetan kontuan hartu ahal izango dituzte, egoki iruditzen bazaie bederen.
Dokumentuak:
Programa
ENPRESEN ETA UPV/EHUko TITULUDUNEN ETA MATRIKULADUNEN ARTEKO TOPAKETA |
Data: apirilaren 27a
Ordutegia: 15:00 - 19-00
|
Enpresak: izena emateko (epea: urtarrilaren 30etik martxoaren 1a arte)
|
Enpresak: lan-eskaintzak erregistratzeko (epea: urtarrilaren 30etik martxoaren 1a arte)
|
Hautagaiak: lan-eskaintzetan izen-ematea (apirilaren 16ra arte)
|
