Breadcrumb

50. urrenaren programa

Informatika Fakultateko 50. urteurrena

Ingeniaritza Informatikoa Adimen Artifizialaren garaian

Martxoak 2, 09:30-11:30

Fakultateko Ada Lovelace aretoa

Adimen artifizialak informatikaren esparruko profil profesionaletan eta ikasketen diseinuan dituen inplikazioei buruzko jardunaldia. Honako hauek parte hartu dute:

  • Gaizka Landa (Ingeteam)
  • Mikel Lorente (Zucchetti)
  • Beatriz Pérez Lamancha (LKS Next)

 

EHUko Informatikak 50 urte. 5 emakumeren begirada

Martxoak 8: 18:00-20:00

Fakultateko Ada Lovelace aretoa

Martxoaren 8a, emakumearen nazioarteko eguna dela eta antolatutako jardunaldia. Gure Fakultateko 5 ikasle ohien eskutik, informatikaren munduan gizonen eta emakumeen arteko aldeak izan duen bilakaera errepasatzeko aukera izan genuen. Susana Mendiola Olaetxea, Ana Peña Suarez, Maider Azanza Sesé, Nerea Alberdi Olaizola eta Oneka Jauregi Miquelarenaren komentario eta esperientziak hausnarketarako aukera paregabea dira. Saio osoa hemen ikus dezakezue: https://lnkd.in/dP_VApTS

​​​​​​

 

Apirilak 28, 10:00-12:00 eta 16:00-18:00
Carlos Santamariako areto nagusia
Gaur egun Adimen Artifizialaren industria oso azkar mugitzen da, teknologika handiek bultzatuta. Mundua erabat eraldatzeko gaitasuna duen teknologia da, eta mundu hori norantz mugitzen ari den jakitea gakoa da. Antonio Ortiz Medina analista eta dibulgadorea da, eta ondo ezagutzen du adimen artifizialeko laborategi handien gorabeherak.