Informazio interesgarria

CISSE 21 III Nazioarteko Kongresua Gizarte-eta Hezkuntza-Inklusioan (Kongresua)

Noiz eta non

2021/03/25

Deskribapena

CIISE ´21 (ONLINE)

Bilbon, 2021eko ekainaren 10 eta 11an  

CIISE¨21 III Nazioarteko Kongresua Gizarte- eta Hezkuntza-Inklusioan. Erantzun inklusiboak krisi-testuinguruetan (www.ciise.net)

​​​​​​​“Gizarte- eta Hezkuntza-Inklusioan. Erantzun inklusiboak krisi-testuinguruetan” nazioarteko kongresuak gizarte-bazterketa murrizteko prozesuak hartzen ditu ardatz gisa, horri aurre egiteko modu alternatibo berriei buruz hausnartzeko eta gizarte inklusiboagoak, berritzaileagoak eta gogoetatsuagoak eraikitzen laguntzeko. Horri dagokionez, kongresu honek sendotu eta etorkizunera proiektatu nahi du gizarteratzearen eta hezkuntza-inklusioaren inguruan sortzen ari den ezagutza, hainbat gizarte- eta geografia-testuingurutan gauzatzen ari diren proiektuen bidez, pertsona eta kolektibo zaurgarrien inklusioa hobetzeko. Zehazki, honako hau lortu nahi dugu:

  • Ikerketako eta irakaskuntzako azterketa-eremu hori agerian jartzea, bai nazioan, bai nazioartean, gizarte-kohesiorako erantzunak behar dituen une sozial batean, 2030 Milurtekoko garapen helburuekin eta Horizonte 2020k planteatutako gizarte-erronkekin bat etorriz. Horretarako, esparru honen egungo egoerari buruzko nazioko eta nazioarteko ikerketak eta hausnarketak ezagutaraziko dira.
  • Sinergiak ehuntzea, ikertzaileen sareak, gizarte-erakundeetako eta eskola-erakundeetako profesionalak eta gizartearekiko sareak sortzeko.
  • Lortutako ezagutzaren transferigarritasuna sustatzea
  • Sareko lan-esperientzia inklusiboak partekatzea
  • Gaiari buruzko gogoetak, eztabaidak, jardunbide egokiak eta erronkak bilduko dituen argitalpen bat sortzea.

Kongresuak honako ildo nagusi hauek garatuko ditu:

  • Hezkuntza-inklusioa
  • Hezkuntza berrikuntza
  • Gizarteratzea  
  • COVID19 eta hezkuntza
  • Teknologia berriak, IKT
  • Generoa eta hezkuntza

Más información: http://www.ciise.net/