PÁJARA EN FUGA. Memorias de una anarquista centroamericana

Argitalpen berri honetan, boterearen eta jabe-gabetzearen inguruko hausnarketa beste era batera sustatu nahi izan dugu: literatura-lan baten bidez. Aukera paregabea sortu zaigu Nora Méndez idazle salvadortarraren narrazio eta poesia lan hau editatu eta hedatzeko, hausnarketak beste zentzumen batzuen bidez pizteko.

PÁJARA EN FUGA liburuaren azala

Liburu honek hiru atal ditu, bizitzarekin elkarloturik daudenak eta Boterearen inguruko hausnarketa pizten dutenak.

Lehen atala, «Clara», nobela autobiografikoa da; bigarren atala, «A Diario Aviario» poema-bilduma; eta hirugarren atala ipuin bat da: «E.T. Phone, home».

Hiru ataletan zehar nabarmena da nola igarotzen den komunismotik eta abanguardia-borrokatik anarkismorantz, ez antolaketa eta ez kontu pertsonak hutsak ardatz izango ez dituen bizitzeko modu berrietarantz joz.

Honela aurkezten du nobela Nora Méndez idazleak berak:

Fui capturada junto a otra compañera de las FAL en una pensión de mala muerte en San Jacinto, donde vivíamos de manera semi clandestina desde hacía dos meses. Éramos comandos urbanos, de esas cipotas que iban a clases y después —a la salida— ponían bombas. Mi novela es un testimonio y una novela basada en aquellos días adolescentes y maduros en los que nos jugamos la vida por cambiar las condiciones sociales y económicas de la mayoría en el país. Nos capturaron un 14 de febrero de 1989 /qué romántico/ y permanecimos desaparecidas en un término de 72 horas para luego pasar una breve temporada en Cárcel de Mujeres. Es un relato alucinante, de 20 capítulos como la baraja del Tarot sin la muerte, que relata esta historia de una mujer de 19 años en la cárcel y además la historia de las nuevas mujeres de la sociedad de clase media. Los anti valores de mujeres nuevas que se hicieron los valores modernos. Mi novela da un vistazo crítico, mordaz, frío a las condiciones de lucha, el papel de los jesuitas y los padres de familia, los militares, Tutela Legal y hasta da un paseo desnudo con coreografía de Flash Dance en una cárcel llena de mujeres y deseos. Esta es mi historia y por fin la he contado. Cuando lean la novela comprenderán el por qué de mi cansancio y el custodio especial a mi persona.

Nobelatik irten eta bigarren atalerantz goaz, poema-bildumarantz. «A Diario Aviario», hegala hautsirik duen hegaztiak bezala, sentitzen du ezin izango duela inoiz berriz ere hegan egin, eta, hala ere, tarte batez gordeta eta ezkutatuta egon ostean, indarra biltzen du hegala pixka bat astintzeko, sasietara hurbiltzeko, hemen eta han janaria bilatzeko... eta horrela, biziberritzen da, bere zauri eta guzti. Orduan, anarkismoak laguntzen dio hegalak zabaltzen askatasunerantz, biziz bizitzera.

Si me centro en mí

camino en círculos.

Si me centro en ellos

camino a la deriva.

Si me centro en lo imposible

camino nuevas vidas

que pueden ser nueve

como los infiernos

o la vida de los gatos.

Hirugarren atala ipuin bat da eta, aldi berean, Botereari buruzko hausnarketa deigarri bat: «E.T. Phone, home». Ipuin honek barne-erritmo bizia du, ipuinean barneratu ahala sentitzen hasten zarena, ipuiak biltzen zaitu eta nahastu egiten zaitu.

Liburuak maitasuna islatzen du. Bere familiaren maitasuna, liburua berarekin batera ibiltzen baitu. Norak berak marraztutako irudiez gain, Camila Carcach eta Andrés Méndez bere seme-alabek eginak dira, eta liburuko atal bakoitza bere seme Castrivánek sentiberatasunez eta intentsitate handiz zabaltzen ditu, bere poesiaz.

Nora Méndez, El Salvador, 1969. Idazlea, anarkista, hippie, melomanoa, peripatetikoa eta filosofoa. San Salvadorren bizi da, bere hildakoen hiria, bere alaba zaintzen eta fruta-arbolak ereiten. Argitaletxe independiente bat zuzentzen du berea egitearen plazer hutsagatik eta politikaren eta zentsuraren amildegien gainetik salto egiteagatik. Etengabe ari da negarrez, hori da euriari laguntzeko duen modua.

Nora Méndezen webgunea: https://laspuertasdenora.blogspot.com/

Twitter: https://twitter.com/pajaraenfuga

Nora Méndez wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Nora_M%C3%A9ndez

Ilusionista Sozialen Mintegia - UNILCO-espacio nómada
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urria
250 orrialde, 21x14,8 cm
ISBN: 978-84-947515-6-1
Salneurria: 9 euro
Eskariak: ismupvehu@gmail.com edo volapukediciones@gmail.com