Espazio komunetan berriz elkartzen, Xalapa, 2016ko iraila-urria-azaroa

Azken hilabetean lanean aritu gara Xalapan (Veracruz, Mexiko) ere Ilusionista Sozialen Mintegiko 2016ko Jardunaldiak egin zitezen. Urte hasieran izan ginen bertan eta oso sentipen biziak partekatu genituen eta sentitu genuen elkartrukean jarraitu nahi genuela.

Hona Xalapan egingo diren saioak:

  • Irailak 29 eta urriak 6 eta 13, 17:00-20:00 Garapen Komunitariorako Komunikazio Tailerra. Koordinazioa: Vladimir Castro Alonso. R Positivo Kolektiboa.
  • Urriak 1, 12:00-16:00 Nondik dator janaria? Tailerra: Leku publikoak geureganatzea. Koordinazioa: Nadia Jocelyn Valdivia Romero. Huerto Biología Kolektiboa.
  • Urriak 8, 10:00-14:00 Autogestioa eta artea gizarte-eraldaketarako Tailerra: Viaje de la Serpiente Kolektiboaren esperientzia. Koordinazioa: Braulio Soto Cáceres. Ecodiálogo (Universidad Veracruzana).
  • Urriak 15, 10:00-14:00 Auzo barruko partaidetza komunitarioko prozesuen Tailerra. Koordinazioa: Javier Iván Rodríguez eta Julio Castillo. Xiadani Etxe Komunitarioa.
  • Azaroak 5, 10:00-14:00 Gratiferia: Komunitatearen eta komunitatea egiteko hazia. Koordinazioa: Nayeli Moreno G. Tiempo de Plantas Kolektiboa. Xallitic Auzoko esplanadan.

Informazio gehiago pdf dokumentu honetan (gaztelaniaz)

ANTOLATZAILEAK: Tiempo de Plantas Kolektiboa, RPositivo Kolektiboarekin batera

KOORDINAZIOA: Nayeli Moreno, Braulio Soto, Vladimir Castro, Nadia Jocelyn Valdivia, Javier Iván Rodríguez eta Julio Castillo

HARREMANETARAKO EPOSTA: colectivotiempodeplantas@gmail.com

Bertako hainbat kolektibo elkartu dira jardunaldi hauek prestatu eta .Jardunaldi hauek Tiempo de Plantas Kolektiboak koordinatzen ditu, RPositivo Kolektiboarekin batera. Biak atxiki dira Ilusionista Sozialen Mintegiaren egiaztatze sozialari.

 

Ondoren "Kaos Sortzailea eta Konplexutasuna" gure nazioarteko online ikastaroan topatuko gara, elkarrekin eraikitzen segitzeko. Aurrez aurreko jardunaldi hauek honela lotzen dira online ikastaroarekin:

9. BLOKEA: Espazio komunetan berriz elkartuz
1. astea: Botere moduen inguruko sarrera
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Jendearekin eta jendearengandik egindako partehartze esperientziak
4. astea: Bitartekaritza sozialak
5. astea: Ilusionismo Soziala
6. astea: Jabe-gabetze komunitarioa
7. astea: Ilusionismo Sozialaren zentzumenak, teknikak eta tresnak

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es