Arreta Psikologikorako Zerbitzua
![Irudia](/documents/2310042/0/APZ-EHUedonondik.jpg/8666998e-b672-26a5-2366-cd2fa7e36277?t=1594977526379)
UPV/EHUren Arreta Psikologikoko Zerbitzuak zenbait modalitatetan eskaintzen ditu kontsulta guztiak: aurrez aurre, online eta bimodalean, ikasleen beharretara egokitzen ahaleginduta.
Laguntza psikologikoa eskatzeko prozedura sap@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat idaztea da, kontsultaren arrazoi den egoera laburki kontatuz. Pertsona guztiekin jarriko gara harremanetan eta, egoera bakoitzerako ahal denik eta laguntzarik onena antolatuko dugu.