Eduki publikatzailea

Bbk-Unesco 2019 Nazioartekotze bekak

Epea: 2019/10/14

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/08

BBK-k eta UNESCO Etxeak bi nazioartekotze beka eskainiko dituzte, bekadunek lan-esperientzia eskuratu dezaten Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Parisko Egoitza Nagusian.

Beka bat UNESCOko Finantza Kudeaketarako Bulegoan aritzeko da eta bestea erakunde honetako Barne ikuskapen zerbitzuan (Auditoria) lan egiteko da.

Ezaugarri orokorrak

Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2020ko urtarriletik ekainera.
Bekaren barruan eskainiko direnak:

UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaroa. UNESCO Etxeak emango du ikastaroa, UNESCOn lanean hasi aurretik.
10.000 euro gordineko diru-saria beka bakoitzeko. Barne hartzen du: hileko soldata, bidaiako laguntza-asegurua, Gizarte Segurantzako kotizazioaren eta PFEZren atxikipenaren kostuak. Beka Kutxabanken kontu batean abonatuko da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.

Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emailearen edo egonaldi profesionala eskaintzen duen erakundearen (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.

FINANTZA KUDEAKETARAKO BEKA

BARNE IKUSKAPEN ZERBITZURAKO (AUDITORIA) BEKA