Eduki publikatzailea

Vital Fundazioak 40 beka eskaintzen ditu unibertsitate eta Lanbide Heziketako tituludunek euren ingeles-maila hobetu dezaten

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/09

20 beka egongo dira, 2.000 euro artekoak izan daitezkeenak, Britainia Handian edo Irlandan hiru hilabeteko egonaldiak egiteko, lanean edo lan-praktiketan, eta beste 20 beka ingeles tekniko eta komertzialari buruzko ikastaro bat egiteko Idiomas Fundazioan.