Estefanía Jiménez Iglesias

Estefanía Jiménez Iglesias

Irudia

Estefanía Jiménez (PhD) UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakasle agregatua da, eta ikerketa-egonaldiak egin ditu UABen (Bartzelona), ITESMen (Mexiko) eta Oxfordeko Unibertsitatean. EU Kids Online sareko kide da 2012tik, eta aldizkari akademikoetan zein dibulgaziozko argitalpenetan argitaratu ditu bere lanak. "Entre selfies y whatsapps. Oportunidades y Riesgos para la infancia y la adolescencia conectada" liburuaren koeditorea da (Gedisa, 2018), eta haur eta gazteekin eta zibersegurtasunarekin lotutako erakundeekin, hala nola UNICEF eta Red.es-ekin lankidetzan aritzen da, bai eta hainbat komunikabiderekin ere.