Doktoregoko matrikula
LEHEN MATRIKULA
Doktorego gidetan ezartzen denaren arabera, berrespena egin ondoren (plaza erreserba) eta Batzorde Akademikoak doktorego programaren tutorea esleitu ondoren, doktorego programako idazkaritzak matrikula egingo du.
Eskatutako dokumentazioa eta nola aurkeztu
Gradu, lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza eta master tituluak erkatzeko, fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta jatorrizkoa (ikasketa horiek UPV/EHUn egin dituztenek izan ezik). Aurkeztu ahal izango da:
- aurrez aurre (Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan) edo
- postaz (edozein egoitzatako posta helbidean)
- Tituluaren kopia erkatzeko, Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan aurkeztu behar da, jatorrizko tituluarekin batera.
Hala badagokio Matrikularen prezio publikoak murrizteko edo horietatik salbuesteko eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa (familia ugaria, desgaitasuna, etab.). Aurkeztu ahal izango da:
- aurrez aurre (Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan) edo,
- postaz (edozein egoitzatako posta helbidean)
- helbide elektronikoaren bidez (dagokion doktorego programako idazkariari)
NANerako moduko argazki bat (unibertsitate txartela emateko):
- aurrez aurre (Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan) edo
- postaz (edozein egoitzatako posta helbidean)
- helbide elektronikoaren bidez (dagokion doktorego programako idazkariari)
DOKe-tik ikasleei dokumentazioa bidaltzea
Matrikula egin ondoren, Doktorego Eskolatik ikasleei posta elektronikoz bidaliko zaizkio honako hauek:
- Ordainketa egiteko banku abonua (ordainketa ezin da helbideratu).
- UPV/EHUren zerbitzu guztiak baliatu ahal izateko erabiltzaile informazioa eta pasahitza jasotzen dituen dokumentua.
Matrikula, tasak eta nahitaezko asegurua ordaintzea
Ordainketa egiteko epea: 2023ko urriaren 23tik azaroaren 17ra.
Matrikula, tasak eta nahitaezko asegurua honela ordain daitezke:
- Kutxabanken edozein bulegotan
- Online, ordainketa pasabidearen bidez eta ordainketak ordainketa pasabidea erabiliz ordainketak egiteko gidaliburuko argibideei jarraikiz (pdf, 965 Kb)
Behin ordainketa eginda, GAUR aplikaziotik matrikularen frogagiria deskargatu ahal izango da.
Tutorekidetza erregimeneko ikasleak
Tutorekidetza erregimenean matrikulatutako pertsonek tutorekidetza hitzarmenean adierazitakoa bete behar dute. Hala ere, ikastaro guztietan ordaindu beharko dituzte UPV/EHUren administrazio tasak eta nahitaezko asegurua (30 € inguru), aurreko ordainketa jarraibideen arabera.