Eduki publikatzailea

Desgaitasuna aitortuta duten ikasleei zuzendutako praktiketarako beken deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/09

UPV/EHUk hitzarmenak ditu aipatutako kolektiboari zuzendutako beka deialdiak egiten dituzten hainbat erakunderekin. Deialdiak Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira eta behar-beharrezkoa izaten da ikasleak matrikulatuta dauden zentroen lankidetza. Deialdiak lankidetza mota ezartzen du, hau da:
  • GUREAK-en eta LANTEGI BATUAK-en deialdietan, zentroak tutore bat eskain behar du eta praktiketako hitzarmenak izapidetu behar ditu, destinoa erakundeak berak baitira.
  • ONCE-CRUEren deialdiaren kasuan, berriz, praktikaren destinoa bilatu behar da, zentroko tutore bat eskaini eta praktiketarako hitzarmenak izapidetu. Izena ematea irekita urriaren 31a arte: https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/once-crue-beken-deialdia
Ikasleek deialdiko baldintzak betetzen dituztela bermatzeko, ikasle interesdunei eskatuko zaie ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen deialdiko I. eranskina aurkezteko.