Breadcrumb

Eduki publikatzailea

BULATS ingeles azterketaren azaroaren 30eko eta abenduaren 1ko matrikulazio epeak irekitzen dira.

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/02

Azaroaren 2 eta 3ko BULATS ingeles azterketaren matrikulazio epea itxi ondoren, azaroaren 30eko eta abenduaren 1koak irekitzen ditugu. Matrikulazio epea irekita egongo da urriaren 29tik (bihar, larunbata) azaroaren 23ra arte (23.59arte).


Dakizuenez azterketa datorren ikasturterako (2017-18) mugikortasuna eskatu nahi duten baina  oraindik ingeleseko maila akreditatu barik daukaten ikasleei zuzenduta dago batez ere. Hauen artean, aurreko azterketan desiratutako nota lortu ez dutenek azterketa, era oso edo partzialean, errepikatu dezakete (adi: ordainketa berria egin beharko dute) nota igotzeko., Mesedez,  informazio guztia gure web gunean daukatela gogoratu egiozue.

Pdf eguneratua atxiki dizuet eman behar diren pausuekin eta azterketaren inguruko aspektu batzuk argituz. Mesedez, bidali pdf hau ikasleei, lagungarria izango baitzaie.


Garrantzitsua da BULATS azterketaren ezaugarriak azpimarratzea irakasleriari: enpresa-ingelesa; ez dira aurkezten maila zehatz batera, maila konpetentzia bakoitzean lortutako puntuazioak emanda dator (60-74 puntu baliokide da B2 batera; C1 baterako 75 puntuetatik aurrera); konpetentzia bakoitzarekiko ("Reading and Listening", " Writing" eta "Speaking") nota bat ematen da, hots, ez da media egiten ; proba guztiak on- line egiten dira (ahozko proba ere); azterketaren berrikustea eskatzea ez da posiblea;aste batean,  gutxi gorabehera, eskuragarri daude emaitzak on-line eta 15 egunetan ziurtagiriak paperean; azterketa lehen aldiz egin ondoren 2 urteko epean konpetentzia bakar/batzuetara  aurkezteko aukera dago (berriro ordainduz)  nota igotzeko, hots, azterketa era partzialean errepika daiteke.


Azterketaren inguruko informazio orokor gehiago:  http://www.bulats.org/es
UPV/EHU-n egiten diren azterketen informazioa:  https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/certiuni
Demoak eta azterketak: http://www.certiuni.net/contents/certifications/language/bulats/

Deialdien prezioa:

Azterketa osoa ("Reading and listening"," Writing" y "Speaking"):  105,27€

Konpetentziaka:
- Reading and listening: 44,77€
- Writing: 56,70€
- Speaking: 56,70€

Egingo den deialdiaren laburpena:

Egunak (Adi: bakar batean eman behar duzu izena azterketa osoa jardunaldi bakar batean egiten baita):
Hiru jardunaldi egingo dira:
1go jardunaldia: azaroak 30, 9.30etan
2. jardunaldia: azaroak 30, 15.00etan
3.jardunaldia: abenduak 1, 9.30etan

Tokia: Elurreta Eraikineko (Nieves Cano kalea 33) AI2  informatika gelan, lehenengo solairuan, Arabako Campusa - 01006 GASTEIZ.
Deskribapena: egiaztapen frogak
BULATS Ingelesa: Test 4 Destrezas (hiru froga batera); edo banaka : Test Comprensión Auditiva y de Lectura; Test Expresión Oral; Test Expresión Escrita.

Gogoratu ere azaroaren 11rarte Cambridge-eko First (FCE, azaroaren 25ean egingo dena) eta Advance (CAE, abenduaren 2an egingo dena) azterketetan izena emateko epea zabalik dagoela.