Eduki publikatzailea

Arduratsu jokatzeko eta egunero berdintasuna transmititzeko eskatzen die helduei Emakundek, martxoaren 8rako eginiko kanpainan

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/27

Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8–diseinatutako kanpainak zera eskatzen die pertsona helduei: belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eta egunero transmititzeko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan.  Hala, “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” lelopean, neskatilak eta mutikoak ditu protagonista, haien bidez gogorazten baitigu ikastaldi baten fruitu direla haien jarrerak, balioak, bizitzaren ikuspegia…   Sentsibilizazio-kanpainak azpimarratzen duenez, berdintasunean oinarritutako balioak ez dira berez sortzen; berdintasuna ikasi egiten da, beste balio, jarrera edo gizartean jokatzeko modu batzuk ikasten diren bezala, eta, horrenbestez, pertsonen sozializatzearekin zerikusia duten eragile guztiek erantzukizun handia dute berdintasuna eta eredu berdintzaileak irakasterakoan, eta, zentzu horretan, bereziki belaunaldi gazteengan jarri behar dute arreta.

Informazio guztia Emakunde aldizkarian eta Irekian.