Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (UPV/EHU) antolatzen eta babesten dituen kultura-jardueren berri ematen du blog honek.

Kontrakoa zehaztu ezean, jardueretarako sarrera librea eta doakoa da.

------------------------------

Este blog informa sobre las actividades culturales organizadas y asistidas por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU).

De no especificarse lo contrario, las actividades son de entrada libre y gratuita.

------------------------------

Facebook ofiziala

Facebook oficial

2021/05/19-21_GRIDSHELLS WORKSHOP


Zurezko Egitura, Eraikuntza eta Diseinuko masterrean parte hartzen duten hizlarietako batzuek esperientzia handia dute arkitektura parametrikoan eta geometria aurreratuetan. Testuinguru horretan egurraren diseinu konputazionaleko tailer bat antolatzea proposatzen da. Workshop-a  egunen Maiatzak 19 eta 21 bitartean izango da.

Tailer hau graduko ikasleentzat zabalik egongo da eta, bertan, UPV/EHUko Arkitekturako ETSn gauzatuko den proiektu bat garatuko da.

Hauek izango dira tailerraren ardura izango duten arkitektoak:

  • Antonio José Lara Bocanegra, ETSA UPM Madrid
    https://vimeo.com/252906897
  • Andrés Martín Pastor, ETSIE Universidad de Sevilla
    http://etsie.us.es/node/1904
  • Enrique Soriano Botella, CODA UPC Barcelona
    https://www.coda-office.com/
  • Paco González Quintial, ETSA-AGET
    https://lakareacts.com/winners/cactus-pavilion/

Tailerraren paraleloan, gonbidatutako irakasleek 45 minutuko irakurketa irekiak egingo dituzte. Programa hau izango da:

  • Asteazkena, Maiatzak 19
    15:00-20:00ak bitartean
    Tailerraren aurkezpena eta programaren proposamena. Paco González
    Hitzaldia: Antonio Lara. Gridshells
    Lantegia
  • Osteguna, Maiatzak 20
    15:00-20:00ak bitartean
    Hitzaldia: Andrés Martín. Pabellones Efímeros.
    Lantegia. Muntaia.
  • Ostirala, Maiatzak 21
    15:00-20:00ak bitartean
    Hitzaldia: Enrique Soriano. Bending Active.
    Lantegia. Muntaia eta ondorioak.

Izen-ematea doakoa izango da eta 15 ikaslerentzako lekua egongo da. Izena emateko jarri harremanetan Paco González Quintialekin helbide elektroniko honen bidez: francisco.gonzalez@ehu.eus


Paralelamente al Master en Estructuras, Construcción y Diseño en Madera y coincidiendo con la presencia
de algunos de los ponentes, con gran experiencia en la arquitectura paramétrica y la fabricación de
geometrías avanzadas, se propone organizar un Taller de diseño computacional en Madera entre los días
19 y 21 de mayo.

Este Taller estaría abierto a los alumnos de Grado y durante el mismo se desarrollará un Proyecto que se materializará en la ETS de Arquitectura de la UPV/EHU.

Los arquitectos a cargo del taller serán:

  • Antonio José Lara Bocanegra, ETSA UPM Madrid
    https://vimeo.com/252906897
  • Andrés Martín Pastor, ETSIE Universidad de Sevilla
    http://etsie.us.es/node/1904
  • Enrique Soriano Botella, CODA UPC Barcelona
    https://www.coda-office.com/
  • Paco González Quintial, ETSA-AGET
    https://lakareacts.com/winners/cactus-pavilion/

Se realizarán paralelamente al Taller, lecturas abiertas de 45 minutos por parte de los profesores invitados. El programa será el siguiente:

  • Miércoles 19 mayo
    15:00-20:00
    Presentación del Taller y Propuesta de Programa. Paco González
    Ponencia: Antonio Lara. Gridshells
    Taller
  • Jueves, 20 mayo
    15:00-20:00
    Ponencia: Andrés Martín. Pabellones Efímeros.
    Taller. Montaje.
  • Viernes, 21 mayo
    15:00-20:00
    Ponencia: Enrique Soriano. Bending Active.
    Taller. Montaje y Conclusiones.

La inscripción será gratuita y habrá plazas para 15 estudiantes. Para inscribirte ponte en contacto con Paco González Quintial a través de este mail: francisco.gonzalez@ehu.eus

2021/05/12_ROCÍO PEÑA

Maiatzak 12ean, 12.30etan, Eskolako Paraninfoan, Rocío Peñaren hitzaldia izango dugu. Bere hitzaldia “ARCHIVO PEÑA GANCHEGUI” izenburua du.

Hitzaldia Olatz Ocerin irakasleak “Archivos de arquitectura del siglo XX. Centro de estudios digitales de arquitectura” ikastaro osagarriaren testuinguruan antolatu du.


El 12 de mayo, a las 12.30h, en la Paraninfo de la Escuela tendremos a Rocío Peña que impartirá una conferencia titulada “ARCHIVO PEÑA GANCHEGUI“.

La conferencia es organizada por la profesora Olatz Ocerin en el contexto de la curso complementario “Archivos de arquitectura del siglo XX. Centro de estudios digitales de arquitectura”.

2021/04/29_CERÁMICA EN ARQUITECTURA

Apirilak 29ean, 11.30etan, Eskolako Paraninfoan, FAVEKER eta GRES ARAGONeko José Manuel Graok “Cerámica en arquitectura” hitzaldia emango du. Bertan zeramika erabilera eta honen teknikak aurkeztuko ditu.


El 29 de abril, a las 11.30h, en el Paraninfo de la Escuela tendremos a José Manuel Grao de  FAVEKER y GRES ARAGON que impartirá una conferencia titulada “Cerámica en arquitectura”. Explicará los diferentes usos de la cerámica así como sus técnicas.

José Manuel Grao. Director Área Contract e Innovación Gres de Aragón, S.A. y FAVEKER

Ingeniero Técnico Industrial, especializado en Química industrial (materiales cerámicos), Técnico Superior en gestión de plantas cerámicas y Técnico Superior en operativa y práctica de comercio exterior, trabajando en el sector cerámico y materiales de construcción durante más de 20 años, especializado en cerámica arquitectónica y soluciones constructivas. En permanente contacto con las áreas comerciales y productivas/técnicas de la empresa, dirige actualmente el área de Contract e Innovación dentro de Gres Aragón, empresa perteneciente al grupo SAMCA.

2021/05/05_JOAQUIN MONTERO

Maiatzak 5ean, 12.30etan, Eskolako Batzar Gelan, Joaquin Monteroren hitzaldia izango dugu. Bere hitzaldia “Espacios públicos” izenburua du. Orain dela urte batzuk Eskolan Joaquín Monterori buruzko erakusketa bat ikusi ahal izan zen: Joaquin Montero. Proyectos 1970-2018.

Hitzaldia Mario Sangalli irakasleak bere “Arquitectura del paisaje” irakasgaiaren testuinguruan antolatu du.


El 5 de mayo, a las 12.30h, en la Sala de Juntas de la Escuela tendremos a Joaquín Montero que impartirá una conferencia titulada “Espacios públicos”. Hace algunos años la Escuela albergó la exposición Joaquin Montero. Proyectos 1970-2018.

La conferencia es organizada por el profesor Mario Sangalli en el contexto de la asignatura “Arquitectura del paisaje”.

2021/04/30_FERRANDO / MONTENEGRO

Apirilak 3o, ostirala, 18.00etan Bizkaiako EHAEOko ordezkaritzan Josep Ferrando eta Néstor Montenegro-ren hitzaldia izango ditugu. Hitzaldi hauek UPV/EHU Arkitektura Goi Eskola Teknikoak Bizkaiako EHAEOko ordezkaritzan ematen duen Etxebizitza Publikoko Masterraren testuinguruan kokatzen dira. Josep Ferrandok “Infraestructura Doméstica” izenburua eman dio bere hitzaldiari Néstor Montenegrok aldiz “Domestica inestable”.


En el marco del Máster de Vivienda Pública, que se imparte en la delegación de Bizkaia del COAVN por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de la Universidad del País Vasco, el viernes 30 de abril a las 18:00h se impartirá una doble conferencia con intervenciones de  Josep Ferrando y Néstor Montenegro.  Josep Ferrando ha titulado su conferencia “Infraestructura Doméstica” y la conferencia de Néstor Montenegro se titulará “Domestica inestable”.

2021/04/22_HIRIGINTZA TRANSIZIOAN II

Gaur, apirilak 22, arratsaldeko 17.00ak eta 19.00ak bitartean Hirigintza Transizioan II. saioa izango dugu. Eskolako batzar gelan izango da eta bertan Antón López de Aberasturi eta Koldo Goikoetxea izango dira saioa gidatuko dutenak.

HIRIGINTZA TRANTSIZIOAN: ITURRI ZAHARRETIK EDATEN, UR BERRIA EDATEN 

UPV/EHUko Arkitektura Saileko Hirigintza eta Lurralde Antolamendu arloa 1977an sortu zen Arkitektura Eskolarekin batera. Une horretan, Xabier Unzurrunzaga eta Iñaki Galarraga ziren buru. Handik urte gutxira, beste irakasle batzuk sartu ziren eskolako hirigintzaren irakaskuntzan. Hurrengo hamarkadetan, Xabier eta Iñaki irakasleek egituratzen dute irakaskuntza, baina baita Anton Lopez de Aberasturi, Javier Salazar, Bixente Taberna eta Iñaki Albisuk ere. Urteak aurrera joan ahala, Xabier Unzurrunzagaren lehenengo erretiroa iritsi zen, urte batzuk geroago Iñaki Galarraga eta duela gutxi Anton Lopez de Aberasturi. Gainera, pandemiaren azken urte honetan Javier Salazarrek eta Iñaki Albisuk erretiroa hartu dute, eta laster Bixente Tabernak. Horren ondorioz, azken urteetan, arloko irakasleen zati handi bat berritu egin da, batez ere azken urtean, irakasle gazteak sartu direlarik. Eskolako hirigitnza eta lurralde antolamenduaren irakasleen lekukoa hartzeko garai aproposa da beraz. 

Bestalde, hirigintza eta lurralde-antolamendua etengabe berritzen ari dira. Gaur egun sekula baino gehiago arloa berritzeko beharra ezinbestekoa da eta derrigorrezkoa dirudi irakaskuntzan berrinkuntza hauek txetatzea, Arkitektura Eskolatik ateratzen diren ikasleak behar bezala prestatuta egon daitezen egungo erronkei aurre egiteko. 

Testuinguru horretan, jardunaldi-ziklo bat antolatu da (4 jardunaldi, hilabete bakoitzeko 1), eta bertan parte hartzera gonbidatuko dira irteten diren irakasleak, bai eta etorri berria ere, orain arte arloko irakaskuntza nolakoa izan den eta etorkizunekoa nolakoa izan behar duen hausnartzeko. 

——————–

Hoy, 22 de abril, entre las 17.00h y las 19.00h tendremos la segunda sesión del ciclo Hirigintza Transizioan. Será en la sala de juntas y guiarán la sesión Antón López de Aberasturi y Koldo Goikoetxea.

URBANISMO EN TRANSCION: BEBIENDO AGUA NUEVA DE LA FUENTE ANTIGUA 

El área de Urbanismo y Ordenación del Territorio del Departamento de Arquitectura de la UPV/EHU nace en 1977 con la Escuela de Arquitectura. En ese momento figuran a la cabeza Xabier Unzurrunzaga e Iñaki Galarraga. Pocos años después se incorporan a la docencia del urbanismo de la Escuela otros profesores. Durante las siguientes décadas la docencia viene estructurada por profesores como Xabier e Iñaki pero además algunos otros que van incorporándose Antón López de Aberasturi, Javier Salazar, Bixente Taberna o Iñaki Albisu. 

El tiempo pasa y con los años llega la jubilación primero de Xabier Unzurrunzaga, algunos años más tarde Iñaki Galarraga y más recientemente Antón López de Aberasturi. Además, este último año de pandemia ha precipitado la jubilación de Javier Salazar e Iñaki Albisu y próximamente la de Bixente Taberna. Esto ha supuesto una renovación de una parte importante del profesorado del área, incorporándose en los últimos años y sobre todo el último año profesorado joven que consideramos ha de tomar el testigo de estos experimentados profesores. 

Por otra parte, el urbanismo y la ordenación del territorio se encuentra en un proceso de renovación continuo. Sin embargo, actualmente la necesidad de renovación es ya inevitable e inexcusablemente y parece imprescindible incorporarla a la docencia de modo que el alumnado salga adecuadamente preparado. 

En este contexto se ha organizado un ciclo de jornadas (4 jornadas, 1 por mes), donde se invitará a participar al profesorado saliente, así como al recién llegado para reflexionar sobre cómo ha sido hasta ahora la docencia del área y cómo debe ser hacia el futuro. 

2021/04/14_CATÓN

Apirilak 14ean, 12.30etan, Eskolako 3.2 gelan, José Luis Catón-en “Cuarenta años de arquitectura pública” hitzaldia izango dugu.


El 14 de abril, a las 12.30h, en el aula 3.2 de la Escuela tendremos la conferencia “Cuarenta años de arquitectura pública” de José Luis Catón.

2021/03/12-2021/05/07 Auzo-sorkuntza espazio publikoan

Espazio publiko eta ekipamendu sarea gure herri eta hirietako biztanleen zerbitzua da. Herritarren espazio kolektibo hauen kokapenak, izaera eta kalitateak guztiz eragiten dute elkarrekin ditugun hartu emanetan eta komunitate izaeraren garapenean.

Espazioarekiko eskaera eta beharrak, gizartea osatzen dugun pertsonon bizipen aniztasunaren adinakoak dira. Beraz, sare hauen antolaketarako ikuspuntu anitz eta aspektu zabalak jaso beharrean gaude. Hirigintza prozesuen barnean dago sare publikoaren antolaketa eta diseinua, administrazio publikoak arkitektoon eskutik gidatuta osatzen duelarik.

Baina ba al dugu konplexutasun hau guztia ulertzeko eta txertatzeko gaitasunik? Arkitektoon sorkuntza moduek nahikoa sakontzen al dute gizartearen behar anitzetan?

Komunitateak antolatu egin dira euren beharrak asetzeko eta honek, antolaketa eta kudeaketa modu berriak behar ditugula erakutsi digu. Arkitektook ezinbestekoa dugu tokian tokiko eragileekin elkarlanean aritzea eta ikerketa honetan auzo-sorkuntza proposatzen dugu parte hartzeko bide bezala UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 5. mailako “Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak” ikasgaian auzo-sorkuntza prozesuak garatu ditugu 2019/2020 ikasturtean eta erakusketa honen bidez emaitzak plazaratu nahi dira. Eskola Paraninfo aurrean marxoak 24tik maatzak 7rarte ikusi ahalko da.

Horretarako, auzo ezberdinetan kokatutako 6 ikerketa kasu proposatu dira eta bertako eragileen eskutik ezagutu ditugu tokian tokiko gizarte egoerak eta bertatik eratorritako espazio publikoaren beharrak. Auzo elkarteak, gizarte antolatuak, administrazio publikoak edo enpresa pribatuak izan dira eragileak.


La red de espacios públicos y equipamientos es un servicio de los habitantes de nuestros pueblos y ciudades. La ubicación, el carácter y la calidad de estos espacios colectivos ciudadanos influyen de manera decisiva en nuestras relaciones y en el desarrollo de nuestra condición de comunidad.

Las demandas y necesidades con respecto al espacio responden a la diversidad de vivencias de las personas que conformamos la sociedad. Por lo tanto, debemos recoger múltiples puntos de vista y amplios aspectos para la organización de estas redes. Dentro de los procesos urbanísticos se encuentra la organización y diseño de la red pública, gestionada por la administración pública y guiada por profesionales de la arquitectura.

Pero… ¿tenemos capacidad de entender e incorporar toda esta complejidad? ¿Las formas de creación de los profesionales de la arquitectura profundizan suficientemente en las múltiples necesidades de la sociedad?

Las comunidades se han organizado para satisfacer sus necesidades y esto nos ha demostrado que necesitamos nuevas formas de organización y gestión. Los arquitectos tenemos que colaborar con los agentes locales y en esta investigación proponemos la co-creación como modo de participación.

En la Escuela Técnica Superior de la UPV/EHU se han desarrollado unos procesos de co-creación, en el marco de la asignatura “Ordenación de Espacios Libres y Equipamientos Urbanos” de 5º curso. Esta exposición tiene como fin dar a conocer los resultados y estará disponible frente al Paraninfo de la escuela desde el 24 de marzo al 7 de mayo.

Se han propuesto 6 casos de investigación ubicados en diferentes barrios. Hemos conocido las situaciones sociales y las necesidades del espacio público de cada lugar de la mano de agentes locales diversos: asociaciones de vecinos, sociedades organizadas, administraciones públicas o empresas privadas

2021/04/14_CREUSeCARRASCO

Apirilak 14ean, 12.30etan, Eskolako Paraninfoan, CREUSeCARRASCO-ren hitzaldia izango dugu  Eskolan. Covadonga eta Juan-en hitzaldia “Ez sakratua, ez basatia” izenburua izango du. Hitzaldia Proiektuak VIII irakasgaiaren Auzo Produktiboak mintegiaren testuinguran antolatuta dago. Parte hartzen duten irakasleak Ibon Salaberria, Jon Muniategiandikoetxea, Iñigo García Odiaga eta Asier Acuriola dira.

Online jarraitzeko esteka: https://eu.bbcollab.com/guest/bf41bee2423144d49b2af8bf6259d23a


El 14 de abril, a las 12.30h, en el Paraninfo de la Escuela tendremos a Juan Creus y Covadonga Carrasco de CREUSeCARRASCO. La conferencia se titulará “Ni sagrado, ni salvaje” y está enmarcada en el Seminario de Barrios Productivos de la asignatura Proyectos VIII de 4º curso que imparten los profesores Ibon Salaberria, Jon Muniategiandikoetxea, Iñigo García Odiaga y Asier Acuriola.

Enlace para poder seguir la conferencia online: https://eu.bbcollab.com/guest/bf41bee2423144d49b2af8bf6259d23a

2021/03/31_URMENETA_LARRATXE

Martxoak 31ean, 10.30etan, Eskolako 2. solairuko lantegian, Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxe  komikilariak Eskolan egongo da  Eskolan. Asisko eta Josebaren hitzaldia “Komikiak lantzeko espazioak. Sorkuntza dinamikak indibidualtasun eta kolektibotasunaren artean” izenburua izango du. Hitzaldia Proiektuak VI Egoitza Eremuak 3 irakasgaiaren testuinguran antolatuta dago. Parte hartzen duten irakasleak Ibon Telleria eta Mikel Larratxe dira.


El 31 de marzo, a las 10.30h, en el Taller del 2º piso de la Escuela Asisko Urmeneta y Joseba Larratxe, dibujantes de cómic. La conferencia de Asisko y Joseba se titulará “Komikiak lantzeko espazioak. Sorkuntza dinamikak indibidualtasun eta kolektibotasunaren artean” y está enmarcada en la asignatura Proyectos VI de 3er curso que imparten los profesores Ibon Telleria y Mikel Larratxe.

Asisko Urmeneta Otsoa (Iruñea, 1965) irudigilea eta komikilaria. Napartheid fanzinearen sortzaileetariko bat izan zen 1988an. Hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian). 2011n Gartxot, konkista aitzineko konkista animazio filma zuzendu zuen Juanjo Elordirekin batera. Berriki, Basolatik berri onik ez eta Sugarren mende komikiak kaleratu ditu.

Joseba Larratxe Berazadi “Josevisky” (Irun, 1985) komikigile eta ilustratzailea. Aldizkarietan kolaborazioak egiten hasi zuen bere ibilbidea, Donostian Arkitektura ikasketak egiten zituen garai berean. Umore-zintak zein komiki luzeak argitaratu ditu, hala nola Joana Maiz eta Basolatik berri onik ez. Ilustrazioak ere egiten ditu Argia aldizkarirako eta gazte-literaturako zenbait zigilutarako.