Eskola Hiztun Bila 2024: Euskara irakasteko bidegurutzean aurrera

2024ko azaroaren 8an ESKOLA HIZTUN BILA 2024 jardunaldian hizlari gisa parte hartzeko aukera izan nuen. Ardura handia izan zen hain auditorio handi eta garrantzitsuaren aurrean hitz egitea, espero dut esandakoetatik ideiak, sentipenak edota ekintzak eragin izana.

Lehenik eta behin, eskerrak adierazi nahi dizkiet antolatzaileei, izugarrizko ahalegina egiten dutelako dena ondo, polit eta interesgarri atera dadin. […]

Topaketa: Euskaraz Jolasten Lehen Hezkuntzan. 2024ko abenduaren 3an.

Nola eralda dezakegu jolasgaraia, aktiboa, anitza, kulturalki aberatsa eta euskaldunagoa izateko?

Galdera honetatik abiatu genuen ikasturte hau, Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin.

Urtero bezala, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaian topaketak antolatu ditugu, ikasleak eremu akademiko-zientifikoan murgiltzeko eta hezkuntzaren eremu profesionala ezagutzen hasteko.

Aurtengo proiektuan, jolasak eta jokoak hartu ditugu aitzakia gisa ahozkotasuna lantzeko, […]

Ahozko historien mintegia, 2024ko azaroan

Kulturartekotasun minorreko “Fundamentos de la educación multicultural” irakasgaian, ahozko historien inguruko saio ireki hauek antolatu ditugu, interesa duen edonor hurbiltzeko.

2024ko azaroaren 19, 22 eta 25ean, ahozko historien inguruko mintegia landuko dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1), Hizkuntza Gelan (beheko solairua).

Mintegia gaztelaniaz izango bada ere, euskaraz parte hartu […]