A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Euskal irratigintza proiektua aurrera doa! Animatu eta parte hartu!

Gasteizko Magisteritzako ikasleak lanean, duela urte batzuetako irrati-proiektu batean

Ikasturte honen berezitasunak direla eta, ezin izan dugu planteatu ikasleekin eta ikasleengandik lan egitea; aitzitik, irakasgaiak oso zorrozki diseinatu behar izan ditugu, edozein unetan irakaslea gaixotu, edo ikasleak gaixotu, edo itxialdira bueltatzekotan, denok argi izateko zer egin behar den irakasgaia gainditzeko.

Hori dela eta, eta Komunikazio Gaitasunaren Garapena I izeneko irakasgaia eman behar dudalarik (Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasle guztiekin), otu zitzaidan irratigintzaren ideia gure artera ekartzea. Horrek posible egingo zigun digitalki lan egitea eta bestelako komunikazio mota batzuk lantzea, adierazpide akademiko-unibertsitarioaz haratago.

Proiektua martxan da eta irratsaio honetan azaldu dugu. Proiektua irekia denez, edonork har dezake parte, baldintza bakar batekin: saioa euskaraz izatea (musika ere bai!).

Audioa entzunez, hobeto ezagutuko duzu proiektu hau.

Audioa deskargatu

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak

Ametsetan – ETS

Hazia – Ningra

Odolkiak Ordainetan – Askatasun ipuinak

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

 

Aurretik, beste irratsaio honetan azaldu nuen nola egin saio bat, haur literaturari lotutako saio baten adibidea erabiliz:

Audioa deskargatu

KREDITUAK

Sarrera eta lokuzioak: Ainhoa Ezeiza

Sintonia (behin-behinekoa): Kontaidazu dantzan – Jon Gurrutxaga

Hainbat idazlek haurrentzat idatzitako poemak irakurri dira ozenki, proiektuaren inguruko azalpen txiki baten ostean.

Lokutatutako poemak (Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko 2014ko irakurketa gidatik hartuak):
Ilunorduak eta argilaurdenak. Joxantonio Ormazabal. Elkar, 2007
Armiarma zuhaitzean. Antton Kazabon. Aizkorri, 2004
Tximeletrak. Xabier Olaso. Pamiela, 2012
Sekretuak belarrira. Ruben Ruiz. Aizkorri, 2007
Jiran-biran. Pello AƱorga. Aizkorri, 1998
Nire hiriko poemak. Ana Urkiza. Pamiela, 2006
Egun osorako poemak. Juan Kruz Igerabide. Pamiela, 1993
Munduko ibaien poemak. Juan Kruz Igerabide. Elkar, 2004
Denboraren kanta-kontuak. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. SM, 1995
Hiztegi jolastia. Joxan Ormazabal. Elkar, 2002

Erabilitako musika:
John Cage – Music for Duchamp / In a Landscape

Iturria:
Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko 2014ko irakurketa gida – Haur Poesia (2014)
https://issuu.com/vgbibliotecas-liburutegiak/docs/haurrentzako_poes__a_infantil-2014
Irudiaren iturria: Gasteizko Liburutegi Sarea
https://issuu.com/vgbibliotecas-liburutegiak/docs/haurrentzako_poes__a_infantil-2014

Lizentzia: CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, poemak eta musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Comments are closed.