|
Erramun Landaren erakusketa
Izenburua: HARATAGO Noiz: 2013ko apirilaren 9tik maiatzaren 10era Non: Galería de Arte Juan Manuel Lumbreras, Henao 3, Bilbao Inaugurazioa: apirilaren 9an, asteartea, 19:30 etan Edukina: 2009an hasi eta aurten amaitutako urtintaz eginiko hamabost grabatu ditugu. Planu beltzen kontraste sotilez osatutako forma geometriko erregularrak dira. Mistizismoaren ikutua duen gogoetazko lengoaia soil baten bitartez, egileak Juan de la Cruz eta Oteitzaren poetikarekiko loturak bilkatzen ditu, pertzeptzioaren mugetan dauden espazioak aurkeztuz. Haratago izenburuak lan honen zentzuaren esanahia adierazten digu. Estanpa hauek gauaren eta intuizioaren esparruan sartzen den adieren perpausa osatzen dute. Teknika: alde guztietan 50 cm. duten kobrezko xaflen gainean egindako urtintak , 300 gramoko Somerset paperean beltzez estanpatuak. Marrazketa, urtintak eta estanpetako batzuk Bilbaoarte Fundazioaren grabatu tailerrean burutu dira eta gainontzekoak, Bilboko La Taller-ean. Aurkezten ditugun laneetako batzuk Marbellako Museo Español del Grabado Contemporáneon ikusi ahal izan dira 2010ean. Continue reading HARATAGO. Erramun Landa expone en la galería Lumbreras |









