Mugikortasuna | EHUko ikasleak: Eskaera (SICUE)

ESKAERA

EHUko ikasleak: SICUE

SICUE programan parte hartu nahi baduzu, eskaria GAUR sistematik egin beharko duzu (urtarrila/otsailaren inguruan).

 

Sinadura elektronikoa

Mugikortasun programan sortzen den dokumentazio guztia digitalki sinatu behar da (Akordio Akademikoa eta bere eranskina sinatzeko, egonaldia luzatzeko edo murrizteko eskaera orria sinatzeko..)

Sinadura elektronikorako BakQ izatea gomendatzen da. 

  • Lehen urratsa: BakQ eskatzea/aktibatzea ziurtagiri digitala izateko.
  • Bigarren urratsa: BakQrako txartel birtuala ordenagailuan deskargatzea (mugikorrekin eta MACekin ezin da)
  • Hirugarren urratsa: sinadura digitala sartzea inprimakian Adobe Acrobat Reader DC programarekin - Gida
OSO GARRANTZITSUA: GAUR sisteman SICUE eskaera egin ondoren, EZIN da norakoa edo lehentasun-ordena aldatu.
Mugikortasun programa honek ez du bekarik ezta ere diru-laguntzarik eskaintzen.
SICUE Programari buruzko informazio osoa Nazioarteko Harreman Bulegoaren web orrialdean eskuragarri dago.