SICUE programa: EHUko Ikasleak
Oso Garrantzitsua
SICUE mugikortasun-programa batean parte hartu nahi baduzu, arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu eskaera egiteko urratsa eman AURRETIK kontuan izan behar dituzun funtsezko gai hauek. OSO GARRANTZITSUA
Sinadura elektronikoa
Programan sortzen den dokumentazio guztia digitalki sinatu behar da (Akordio Akademikoa, Eranskina eta Uko egiteko inprimakia...). Sinadura elektronikorako BakQ izatea gomendatzen da.
- Lehen urratsa: BakQ eskatzea/aktibatzea ziurtagiri digitala izateko
- Bigarren urratsa: BakQrako txartel birtuala ordenagailuan deskargatzea sinatu ahal izateko ( mugikorrak eta MACak ez du balio)
- Hirugarren urratsa: sinadura digitala sartzea inprimakian Adobe Acrobat Reader DC programarekin - Gida
Helburuko unibertsitateak
Informatu zaitez GAUR profilan: UNIBERTSITATE TRUKEA-KONTSULTAK-TRUKEKO MUGIKORTASUNA
Espainiako unibertsitateen interneteko helbideak
Kontsultatu Espainiako unibertsitateen zerrenda eta webguneak.
EHUko mugikortasun- koordinatzaileak
Ikastegi bakoitzeko Nazioarteko Harremanen koordinatzaileen harremanetarako datuak.
DEIALDIA
DIRU-LAGUNTZA
- Eusko Jaurlaritzaren laguntza orokorreko beka. Baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik. Hortaz, diru laguntza hau jasotzen ari diren ikasleek eska dezakete. Ikasleak dira laguntza behar den epean eta adierazitako tokian eskatzeko arduradunak. Nazioarteko Harremanetako Bulegoak ez du laguntza hau kudeatzen. Beka honek matrikula eta ostatu gastuak estaltzen ditu. Ostatu-laguntza eskatzeko, nora joan nahi duzun adierazi eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuko duzu (alokairuaren edo egoitzaren ordainagiria, programan parte hartu izanaren egiaztagiria eta beste batzuk). Laguntza Orokorrari buruzko kontsultak eta izapideak egiteko, jarri harremanetan Beken Bulegoarekin: bekak@ehu.eus
- Hezkuntza Ministerioaren Beka (MEC) Ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten ikasleentzat bakarrik. Baldintza ekonomiko eta akademikoak betetzen baditu. Ikasleek eskatu behar dute adierazitako epean eta tokian. ORIk ez du laguntza hori kudeatzen.
-
Luisa de Medrano beka :
SICUE programan parte hartzen duten ikasleei zuzendutako diru-laguntza berri bat iragarri du Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak. Orain, izapideak arautuko dituzten jarraibide ofizialak, sartzeko baldintzak eta eskaera-prozedura argitaratu zain gaude.Informazio hau eskuratu bezain laster, orrialde honetan argitaratuko dugu.