Sarriko: "AKORDIO INDUSTRIAL GARBIA" topaketa
Date
13/10/2025, 11:00 - 12:30
Eraldatze betean dagoen mundu honetan, berrindustrializazioa eta subiranotasun teknologikoa sare elektriko sendo eta erresilienteak izatearen mende daude. Erronka hori gogoan, Alternatibak Fundazioak, Iberdrola Fundazioak eta UPV/EHUk jardunaldi bat antolatu dute Bilbon gure energia-azpiegiturak Europako «Clean Industrial Deal» delakoarekin lerrokatutako berrindustrializazio berde, digital eta lehiakor baten eragile nola bihur daitezkeen eztabaidatzeko. Topaketak adituak, erakundeak eta sektore pribatua bilduko ditu sare adimendunetan, biltegiratzean, interkonexioetan eta erregulazio-esparruetan konponbideak aztertzeko, hornidura segurua, iraunkorra eta Europan berrikuntza, kalitatezko enplegua eta autonomia estrategikoa sustatzeko gai izango dena bermatzeko.
Data: 2025eko Urriaren 13an, astelehena, 11:00etatik 12:30era.
Lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusia.
Jardunaldia gaztelaniaz egingo da.
Informazio gehiago hemen (gazteleraz).
Erregistroa hemen eskatzen da (gazteleraz).