EEF-Fakultateko Hauteskundeak (Kopiatu)

Ikasleak aukeratzeko Klaustrorako Hauteskundeak 2025-2026

Unibertsitateko Klaustroa unibertsitateko kideen ordezkaritzarako organo gorena da. Bere eskumenen eremuan hartzen dituen erabakiek kide anitzeko beste organo guztiak behartzeko indarra daukate.

Hauek dira Unibertsitateko Klaustroaren osakideak: errektorea (bera izango da burua), idazkari nagusia (Klaustroko idazkaria izango da), gerentea eta 240 kide gehiago, honetara banatuak:

- 135 (% 56,25): irakasle eta ikertzaile iraunkor doktoreak.

- 18 (% 7,50): irakasle eta ikertzaile iraunkor ez-doktoreak.

- 5 (% 2,09): gainerako irakasle eta ikertzaileak

- 53 (% 22,08): ikasleak

- 29 (% 12,08): administrazio eta zerbitzuetako langileak

Ikasleen ordezkaritza duten 53 pertsonak, datorren otsailaren 19an hautatuko dira. Ikasleen ordezkaritza hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

Klaustroaren Funtzionamenduari buruzko arautegia - Klaustroaren Funtzionamenduari buruzko arautegiaren aldaketa