Breadcrumb

Asset Publisher

Session

Sarriko: Ekonomia, Enpresa eta Genero VII Jardunaldiak: «Emakumezkoak eta Kooperatibismoa»

Lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Areto Nagusia (Sarriko)

Online (saio irekia): Jarraitu online

Azalpena:

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo jardunaldietan kooperatiben eremuan genero-ikuspegia landuko da.  Alde batetik, erakunde hauen errealitatearen ikuspegi orokorra aztertuko da, emakumezkoek duten egoerari dagokionez. Bestalde, enpresaren eremuan berdintasunari eragiten dion araudia aztertuko da, eta, bereziki, kooperatiba-sistemaren funtzionamendua arautzen duten arauak, genero-ikuspegia barneraturik. Azkenik, euskal kooperatibismoaren ekimen paradigmatiko baten esperientzia aurkeztuko da Eroskiren eskutik.

Hizlariak:

Jon Barrutia Guenaga, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Dekanoa, EHU/UPV.

Elena Leiñena Mendizabal, Berdintasunerako Zuzendaria, EHU/UPV.

María José Senent Vidal, Merkataritza Zuzenbideko Irakasle Titularra, Universitat Jaume I.

Eunate Elio Cemborain, MIK – Enpresagintza Fakultatea, Mondragon Unibertsitatea.

Marta Carazo, Gestio Sozialeko eta Berdintasunerako Behatokiaren arduraduna.  EROSKI S.Koop.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei, profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Harremanetarako:

Enpresaren Zuzenbidea Saila.

irati.basoredo@ehu.eus  / miren.epelde@ehu.eusitziar.villafanez@ehu.eus