Breadcrumb

Asset Publisher

Ostirala, maiatzak 23an Gipuzkoako Ataleko Administrazio eta Zuzendaritzako XII. promozioko gradudunen graduazio ekitaldia ospatu genuen

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Atalean Administrazio eta Zuzendaritzako XII. promozioko gradudunen graduazio ekitaldia ospatu genuen. Ekitaldia maiatzaren 23an, ostiralean izan zen, 18:00tan, Ignacio María Barriola ikastegiko auditorioan (Elhuyar plaza, 1), Donostian, ondorengo egitarauarekin:

  • Irekiera, Ana Berazaren eskutik, Fakultateko Gipuzkoako Atalaren Dekanorde koordinatzailea.
  • Jon Barrutiaren hitzak, Fakultateko dekanoa.
  • Jorge Osororen hitzak, Ekonomilarien Euskal Elkargoko Lehendakaria.
  • Garazi Devesaren hitzak, ikasle ohia eta LIDLeko EAEko eskualdeko zuzendaria.
  • 2023-2024 promozioko sari berezien banatzea eta Nerea Rico eta Asier Pintado ikasleen hitzak.
  • Diplomak banatzea: XII. Promozioko "Bikaintasunez graduatua" eta "Nazioarteko intentsifikazio aipamena" lortu dutenei.
  • Diplomak banatzea EAZko graduko XII. promoziokoei.
  • UPV/EHUn 25 urte lanean eman dituztenei aitortza.
  • Marian Iriarteren hitzak, UPV/EHUko UPV/EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordea
  • Attrium Ensemble taldearen emanaldia.
  • Ekitaldiaren amaiera (GAUDEAMUS).

Ekitaldia eta gero mokaduarekin ospatu genuen Fakultatean.