Donostia-San Sebastián: Matrikula. Graduak
|
Uztailaren 15ean eguna eta ordua jakinaraziko dira eta matrikula 2025eko uztailaren 16tik 30era bitartean egingo da. |
| Aurreko mailetatik gainditu gabeko irakasgai guztietan matrikulatu egin behar duzu. |
|
Gehienez 60 kreditu berri matrikulatu ahal izango dira. Guztira, kreditu berriak eta errepikatutako kredituak batuta, ezin izango da 90 kredituko kopurua pasa; bestela, ezin izango da matrikula amaitu. |
|
Hautazko irakasgaiak matrikulatzeko, gutxienez oinarrizko irakasgaietako 54 kreditu eduki beharko dituzu gaindituta (lehenengo kurtsokoak), eta gutxienez 90 kreditu oinarrizko eta nahitaezko irakasgaien artean. |
|
Hautazko ikasgaien matrikula egin aurretik, ziurtatu ordutegiak eta matrikulatu beharreko gainerako irakasgaiak bateragarriak direla. |
| Kontuan izan lehen lauhilekoko hautazko irakasgaiak bateragarriak direla laugarren mailako derrigorrezko ikasgaien ordutegiekin, eta bigarren lauhilekokoak bateragarriak direla hirugarren mailako derrigorrezko irakasgaiekin. |
| Hautazko irakasgaietan matrikula luzatzea, trukatzea edo taldez aldatzea eskatu ahal izango da. Eskaerak espedientearen batez besteko notaren arabera ebatziko dira eta lehentasuna izango dute matrikula luzatzeko eskaerak taldez aldaketak baino. |
| Matrikulatutako ikasgaiak ezin dira baja eman (Salbuespena: Prestakuntza Dualean hautatutako ikasleak) |
|
Prestakuntza dualaren ibilbidean interesatuta bazaude, matrikulatzeko epe ofizialean, hautazko ikasgaietan matrikulatu beharko zara ibilbide duala egingo ez bazenu bezala. Urtarrilean, aukeratua izan bazara, matrikula aldatuko da idazkaritzan. |
|
GrAL matrikulatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik zuzendari batekin gai bat esleituta izatea GAURen eta titulazioa amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta izatea, aintzatetsi daitezkeen hautazko 24 kredituak izan ezik. 2025/26 ikasturtean zehar, GAURen esleituta daukazunean, GrAL irakasgaia matrikulatu ahal izango duzu GrALren izapideen egutegian jasotako epeetan. |
- 2025-2026 ikasturterako automatrikula
- Matrikula egin
- Egutegi akademikoa eta ordutegiak
- Administrazio-izapideen egutegia
- Prezioak