EEF-Elkano-Unibertsitate-ikasketa ofizialetan egindako irakasgaien aitorpena (baliozkotzeak)

Unibertsitate-ikasketa ofizialetan egindako irakasgaien aitorpena (baliozkotzeak)

Aurkezpena

  • Aurreko unibertsitate-ikasketetan ikasi eta onartutako irakasgaiak onartzeko eskaerak aurkezten ahalko dira.
  • Aldez aurreko unibertsitate-ikasketak jakintza-arlo berekoak badira (Gizarte eta Zuzenbide Zientziak), gutxienez 36 kreditu aitortu ahal izango dira, jatorrizko ikasketetan oinarrizko prestakuntzako kreditu gaindituen bidez.
  • Irakasgaiak aitortzeko eskaria egin dezakete, era berean, lanbide heziketako zenbait ikasketa edo unibertsitateko beste ikasketa batzuk (graduondokoak, masterrak, ...) egin dituzten ikasleek.

Epeak

Ikasleek irakasgaiak aztertzeko eskabidea eta behar den dokumentazioa aurkeztuko dituzte, ikastaroa ofizialki hasten denetik hilabeteko epean.

Epez kanpo edo dokumentazioa osatu gabe entregatutako eskaerak ez dira onartuko.

Eskaera

SARRIKOKO IKASLEAK

  • ​​​​​Eskaera "formulario-web" baten bidez egingo da.
  • Aitorpen-koadroetan agertzen ez diren irakasgaiak eskatzen badira soilik erantsiko zaio inprimakiari “eskabide-orria”.
 

ELKANO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO IKASLEAK.

  • “Eskabide-orria” ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu beharko da.
Garrantzitsua. Eskabidea bete aurretik, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Akademi Antolakuntzako Batzordeak onartutako Irakasgaiak baliozkotzeko taulak berrikustea gomendatzen da.

Dokumentazioa

JATORRIZKO IKASKETAK EHUKO EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEAN

  • Ez du dokumentaziorik aurkeztu behar.

JATORRIZKO IKASKETAK EHUKO BESTE ZENTRO BATZUETAN

  • Irakaskuntza-gida edo programa (jatorrizkoak eta behar bezala zigilatuak) aitorpena edo baliozkotzea eskatzen den jatorrizko ikasketetako irakasgai guztiak.

JATORRIZKO IKASKETAK BESTE UNIBERTSITATE BATZUETAN

  • Aurreko ikasketen ziurtagiria edo espediente akademikoa, jatorrizkoa eta kopia, erkatzeko.
  • Irakaskuntza-gida edo programa (jatorrizkoak eta behar bezala zigilatuak) aitorpena edo baliozkotzea eskatzen den jatorrizko ikasketetako irakasgai guztiak.
  • Ikasketa-plana.
Agiriak aurkeztu behar direnean, ikastetxeko idazkaritzan aurkeztuko dira.

Aitorpen automatikorako taulak

Fakultateko batzorde akademikoak proposatutako aitorpen automatikorako taulak onetsiko ditu, hala egiterik dagoenean. Ikastegian aurreko hiru ikasturteetan eskatutako aitorpena lehenago egin den aurrekaririk bada.

Baldin eta kredituen aitorpena aurreko ataletan adierazitako kasuen artean ez badago, aitorpen eskaerako gaitasun eta edukiekin lotutako irakasgaiak emateaz arduratzen diren sailei igorriko zaie eskaera.

Koadroak informatzeko baino ez dira, eta sailek bidalitako informazioarekin eguneratuko dira.

 

Sarrikon, Donostian eta Gasteizen matrikulatutako ikasleak

Jatorrizko ikasketak

TAULA (PDF)

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

 
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza

Taula

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea

Taula

  • Ekonomia

Taula

  • Zerga Sistemako eta Administrazio Publikokoa

Taula

  • Marketin

Taula

  • Negozien Kudeaketa

Taula

UPV/EHUko beste zentro batzuk

Taula

Beste Unibertsitateak

Taula

Negozioen Kudeaketan matrikulatutako ikasleak (Elkano)

Jatorrizko ikasketak

Taula (pdf)

UPV/EHU Taula
Beste Unibertsitate batzuk Taula

Eskaera

Kontaktua

Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu.

Elkano idazkaritza
946 017 602