Bilbao-Elkano-Liburutegia

Liburutegia eta ikasketa-gela

Liburutegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Ataleko biblioteka eraikinaren sotoan dago.

ORDUTEGIA

  • Astelehenetik  ostiralera: 9:00 – 20:30
  • Udako, Aste Santuko eta Gabonetako ordutegia: 9:00 – 14:00

 Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Ataleko bibliotekaren eginkizun nagusia UPV/EHUko irakasle, ikasle eta ikertzaileei laguntza ematea da.

Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira, besteak beste:

  • Irakurketa gunea: 64 irakurketa postu eta 4 ordenagailu ditu, irakaskuntzako lanak eta proiektuak egiteko.
  • Mailegu gunea: zentro honetako eta UPV/EHUko gainerako zentroetako liburuak ematen dira maileguan.
  • Talde lanerako gunea, 8 lagunentzat, lan akademikoak egiteko.

 

Irakurketa Guneak sarbide librea du, baina ezinbestekoa da UPV/EHUko kide izatea bere funts bibliografikoak mailegatu ahal izateko.

Lanerako Gunearen erabilera zentro honetako ikasleentzat erreserbatuta dago eta, mailegu zerbitzua erabiltzeko bezala, UPV/EHUk emandako unibertsitate txartela eskatuko da.

Bibliotekaren funtsa Negozioen Kudeaketako Graduan emandako irakasgaietara egokitzen da, eta matematikarekin, enpresa txiki eta ertainen kudeaketarekin, kontabilitatearekin, marketinarekin eta hizkuntzekin lotutako gaiak hartzen ditu barnean.

Bibliotekako apalategietan ikus daitekeen funts bibliografikoaz gain (liburu inprimatuak eta aldizkako argitalpenak), Unibertsitate Bibliotekaren Katalogoak (https://ehu.on.worldcat.org/discovery?lang=eu) milioika baliabide elektroniko eskaintzen ditu testu osoan.

Mailegu erakusmahaian ematen den informazioaz gain, bibliotekak prestakuntza ikastaroak ere eskaintzen ditu eta, informazioa nahi izanez gero, idatzi hona: empresariales.bib-bi@ehu.eus

Kontaktuak:

Gotzone Agirrezabala gotzone.agirrezabala@ehu.eus Tfno. 94 6014731

Julio Aranguren  julio.aranguren@ehu.eus  Tfno. 94 6014731

Marta Pérez Blanco  marta.perez@ehu.eus  Tfno. 94 6014726