Bilbao-Sarriko-Irteera profesionalei buruzko jardunaldiak

Ekonomistentzako irteera profesionalei buruzko jardunaldiak

Helburuak

Karrera amaitzean, edozein ikaslek lan egin eta lana aurkitu nahi du. Prozesu  hori errazteko, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldiak antolatu dituzte (2022. edizioa). Jardunaldi horietan, jarduera-eremuak, lanpostuak, lanpostu bakoitzari lotutako lanak, eginkizunak eta ekonomistak kontratatu nahi dituzten enpresak aurkezten dira.

Jardunaldiak azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta daude nagusiki, lan-merkaturako irteera prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazioa emateko.

Image

Datak, tokia, programa eta izena emateko eskaera orria

Datak eta tokia:

Jardunaldiak Fakultateko Areto Nagusian egingo dira, 2022ko martxoaren 29, 30 eta 31 egunetan.

Egitaraua:

Martxoaren 29a, asteartea. ARETO NAGUSIAN
1

14:00-14:30 - Jardueren aurkezpena

14:30-15:15 - Kutxabank. Imanol Lazkano, Giza Baliabideen Garapeneko arduraduna

15:15-16:00 - PKF Attest. Unai Camiruaga, Giza Baliabideak

Martxoaren 30a, asteazkena. ARETO NAGUSIAN
2

10:00-10:45 - Iberdrola. Asier Castro. Giza Baliabideak

10:45-11:30 - Laboral Kutxa. Maier Lopetegi Aranguren, Hautaketa arduraduna. SAIO HAU EUSKARAZ EGINGO DA

Atsedenaldia
3

12:00-12:45 - Deloitte. Gisela Sahuquillo (Audit&Assurance Talentu Taldea) eta Alejandra Blanco (S2G Business Process Solutions Talentu Taldea)

12:45-13:30 - ITP Aero. Gonzalo Vicario, Giza Baliabideak

Martxoaren 31a, osteguna. ARETO NAGUSIAN
4

12:30-13.15 - Oposaketak. Iciar González Carrasco, Euskadiko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordea, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila

13:15-13:45 - UPV/EHU Enplegu Guneak. Xabier Txopitea eta Janire Mentxaka.

13:45-14:15 - EHU Alumni, Ikasle Ohien Zerbitzua. Nerea Aranguren.

Eguerdiko atsedenaldia
5

15:00-16:30- HAUTAPEN-ENPRESETAKO ENPLEGATZAILEEKIN TOPAKETA,  Ekonomisten Euskal Elkargoko laguntzarekin

-1.11 Gelan. Eraikuntza Nagusiko -1.11 Ikasteko gela

 

ENPRESAK ETA ERAKUNDEAK:

Praktika-eskaintza asko dituzten eta kontratazioetan interesa duten enpresa eta entitateek hainbat jarduera-arlo, lanpostu, lanpostu bakoitzari lotutako lan eta eginkizun aurkeztuko dituzte. Hartara, azken mailetako ikasleek informazioa jasoko dute, lan-merkaturako irteera prestatzen laguntzeko.

OPOSAKETAK:

Administrazio Publikoak, hurrengo urteetan, bere historiako plantilla handiena eta garrantzitsuena berritzeko prozesuari ekingo dio:

  • batetik, belaunaldien arteko erreleboa, aurrekaririk gabeko dimentsiora iritsiko dena, eta,
  • bestetik, digitalizazioaren eta teknologiaren aurrerapenen ondorioz profesional-profil berriak eskatzen dira.
Saio honetan, sektore publikoan etorkizun profesionala nola bideratu azalduko da, “Lan-eskaintza publikoen” bidez.

ENPLEGU GUNEAK:

Sarrikon dagoen UPV/EHUko Enplegu Guneak Gradua lortu ondoren ditugun aukerei buruzko informazioa emango du. Enplegu Guneak: lan-merkatura egokitutako curriculum vitaeak nola egin aholkatzen dute, gure fakultateko ikasleen profilarekin lan-eskaintzak jasotzen dituzte, erakunde publikoen bekak kudeatzen dituzte, etab.

HAUTAPEN-ENPRESETAKO ENPLEGATZAILEEKIN TOPAKETA:

Topaketa hautean, hautapen-prozsuetako enplegatzaileekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoko laguntzarekin talde dinamikak antolatuko dira.

Talde-dinamika ADECCO, FERRUELO & VELASCO, MASDOSA, MICHAEL PAGE eta HAYS enpresetako enplegu-emaileekin egingo da, honako alderdi hauek aztertzeko: nola egin lan-elkarrizketa bat? Nola egin curriculuma? Zer karrera profesional egin daitezke nire titulazioarekin? Zein enpresak izan dezake interesa ekonomiarekin eta enpresarekin zerikusia duten ikasketetan graduatuak kontratatzeko? Zer baloratzen dute enpresa horiek? Zer eskaintzen dute?...

 

Izen-ematea:

Izena ematea nahitaezkoa da eta inprimakia on line betez egin beharko da.

Izena emateko epea: 2022ko martxoaren 21etik 27ra

Hautazko kredituak onartzea: asistentzia jakin bat egiaztatzen duten graduko ikasleek ondoko aukerako kredituak eskatu ahal izango dituzte:

  • Lau saiotan parte hartzen badute, 1.5 hautazko kredituak
  • Hiru saiotara joaten badira, hautazko kreditu 1
  • Bi saiotara joaten badira, 0.5 hautazko kredituak