Bilbao-Sarriko-Liburutegia

Liburutegia

Liburutegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Sarrikoko Liburutegia dorre batean dago eta hau ikasgelen eraikin berriaren amaireran kokatuta dago. Sarbide bakarra du eta hau kafetegiaren ondoan dago.

Image

ORDUTEGIA

-Astelehenetik ostiralera 9:00etatik - 20:30etara bitartean etengabe.

-Uztail erditik eta irailean, ikasturtea hasi arte 9:00etatik - 14:00etara.

Image

UPV/EHUren Unibertsitate Liburutegiaren barnean dago, eta unibertsitate komunitate osoaren ikaskuntzan, irakaskuntzan eta ikerketan laguntzeko dokumentu baliabideak kudeatzea du helburu nagusi.

76.500 liburukitik eta aldian behingo 1.304 argitalpenetik gorako bibliografia funtsak ditu (paperean eta formatu elektronikoan) gaur egun Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Liburutegiak. Liburutegiaren web orrian kontsulta daiteke katalogoa (www.ehu.eus/eu/web/biblioteka).

Maileguak egiteko erakusmahaia eta ikasleei gomendaturiko oinarrizko bibliografia 0 solairuan daude. Bibliografia funtsak 1 - 3 solairuetan zehar daude, gaien arabera ordenatuak, Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (S.H.U.) arabera. Hemeroteka  2. solairuan dago.

 

Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira, besteak beste:

  • Kontsulta, aretoan bertan, 517 irakurleku ditu.
  • Etxera eramateko mailegu zerbitzua (ikasle txartela behar da)
  • Bibliografia eta erreferentzia informazioa, datu-baseen kontsultak eta beste baliabide elektronikoak, internetera sarbidea.
  • Erabiltzaileen prestakuntza.
  • Kopiagintza.
  • Liburutegien arteko mailegua.
  • Talde-lanetarako 5 gela, 40 irakurlekurekin.
  • WiFi – Eduroam konexioa.
Image

Arduraduna: Inés Foronda  economicas.bib-bi@ehu.eus - 946013647

Erosketak: adquisiciones-economicas.bib-bi@ehu.eus - 946017050

Erreserbak:  946 017 050

Aldizkariak: revistas-economicas.bib-bi@ehu.eus - 946 013 682

GRAL eta Dokumentazioa :  946 013 682

Maileguak eta erabiltzaileen arreta:  946 017 053 / 946 017 068

Image