Diru laguntzak
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ez ditu mugikortasun programetako laguntza ekonomikoak kudeatzen eta, beraz, ez daukagu informazio eguneratua.
EHUren Leioako Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak kudeatzen ditu nazioarteko mugikortasun-programen bekak eta laguntza ekonomikoak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune hau kontsulta dezakezu:
Adierazi dizuegun web orriaz gain, OSO GARRANTZITSUA da 2025/2026 Nazioarteko Mugikortasun Deialdiaren 8. atala irakurtzea (Laguntza Ekonomikoak).
Adibide gisa, adieraziko dizuegu aukera gutxiago dituzten ikasleentzako laguntza osagarrirako (Erasmus+), webgunean ez dela eperik zehazten, eta deialdian honako hau esaten dela: "Laguntza hori jaso ahal izateko, egoera horietako batean dauden ikasleek beren egoera erregistratu beharko dute dagokion Zerbitzuan, 2025eko maiatzaren 31 baino lehen, baldin eta aurretik ez badute egin matrikula formalizatzeko orduan"