Sarriko: 2024-2025 ikasturtean graduatutako ikasleei Diplomak Emateko Ekitaldia
Date
16/04/2026
Hours
Thursday
DIPLOMA-BANEKETA DEIALDIA - 2024-2025 IKASTURTEKO PROMOZIOA
Aurkezpena
Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) diploma-banaketa ekitaldia antolatu du 2024-2025 promozioko ikasle graduatuentzat.
Ekitaldi honetan diplomal banatuko dira eta bereziki omenduko dira aparteko saria jaso duten ikasleak eta bikaintasun-aipamena lortu dutenak.
Tokia, eguna eta programa
Fakultateko 66. promozioko diplomak banaketa ekitaldia 2026ko apirilaren 16an izango da Leioan, Areto Nagusian, 18:00etan, eta honako programa honen arabera garatuko da:
- Dekanoaren ongietorria
- Aitabitxiaren hitzak
- Diplomen banaketa
- Agintarien hitzak
- Ekitaldiaren amaiera Gaudeamus Igitur UPV/EHUko abesbatzaren eskutik
Graduazio-ekitaldia. 2026ko apirialaren 16a, osteguna.
Ikasleariaren eskariz, graduazio-ekitaldia UPV/EHUko Areto Nagusian egingo da, Leioan, eta ikasleriak bere laguntzaileen babesa izango du.
Ondoren, diplomak emateko ekitaldia amaitu ondoren, bertaratutako pertsona guztiek ospakizunerako topaketa atsegin bat izango dute.
Diploma-banaketa ekitaldiko eguna: Informazio garrantzitsua
Zeremonia egunean UPV/EHUko Areto Nagusian egon behar duzue 15:30etan, taldeko argazkia eta entsegu orokorra egiteko.
Entsegua
Zeremonia harmoniatsu bat egiteko, eserlekuen esleipena entseatuko dugu. Zuen kokapenaren arabera, azalduko dizuegu nondik sartu oholtzara, bakarka edo taldean, eta mahaiko zein kiderengandik jasoko dizuen diploma.
Gonbidapenak
Hiru senide edo laguntzaile gonbidatu bezela ekartzeko aukera duzu gehienez. Laguntzaileak 17:45ean sartuko dira aretora.
Diplomak
Dagokizun Diploma konfiguratu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Diploma emate-ekitaldira joaten direnei bakarrik emango zaie.
Izena emateko baldintzak eta epea
Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:
- - Gradua amaituta izatea 2024-2025 ikasturteko edozein deialditan
- - Izena emateko inprimakia betetzea
Izena emateko formularioa
Kontaktua
Gaia: Diplomak Emateko Ekitaldia