Frank Kalenbergen bisita

Frank Kalenbergen bisita

Frank Kalenberg irakaslea Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ohiko kolaboratzailea da. Horrela, duela 10 urtetik urtero joan ohi da Erasmus+ mugikortasun programaren barruan Donostiara. Bertan, Eduardo Malles irakasleak emandako irakasgaiaren esparruan, Alemanian erabiltzen diren Kostuen Kontabilitateko tresnei buruzko eskolak ematen ditu astebetez eta hemengoekin alderatzen dituzte.

Aurten, ordea, Eduardo Malles irakaslearen erretiroa dela eta, entzule gisa etorri da eta klaseak ematen entzun nahi izan dio. Frank Kalenberg irakaslearen ustez, esperientzia oso interesgarria izan da, bai eskoletan hartutako ikuspegiagatik, bai klaseak emateko moduagatik eta edukiagatik. Hori dela eta, bere klaseetarako bere unibertsitatean egiten duena hemen ikusitakoarekin uztartzea planteatu du.
Etorkizunari begira, Frankekin izango duen lankidetzak jarraipena izango du, Eduardoren ordezkoarekin eta Donostian ikasgaia euskaraz ematen duen irakaslearekin lanean jarraituko baitu.