EEF- ODS 4 Educación de calidad

Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (EEF) konpromiso aktiboa du Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzarekin (GIH), ezagutzan, balioetan eta jarreretan aldaketak sustatzeko funtsezko eragile gisa, guztiontzat gizarte iraunkorragoa eta bidezkoagoa lortzeko.

Esparru horretan, EEFk iraunkortasuna lortzeko gaitasunak bultzatzen ditu, etorkizuneko tituludunek gaur egungo munduan modu eraikitzaile eta arduratsuan parte har dezaten, garapen iraunkorraren funtsezko osagai gisa. Gaitasun horiek ahaldundu egiten dituzte norbanakoak beren ekintzei buruz hausnartzeko, egungo eta etorkizuneko gizarte-, kultura-, ekonomia- eta ingurumen-ondorioak kontuan hartuta, tokiko eta munduko ikuspegitik; egoera konplexuetan modu iraunkorrean jarduteko, nahiz eta horretarako norabide berriak hartu behar izan; eta prozesu soziopolitikoetan parte hartzeko, bizi diren gizarteen aurrerapena eta iraunkortasuna bultzatzeko (UNESCO 2017).

Hori dela eta, Fakultateko irakasleak hezkuntza berriztatzeko hainbat proiekturen buru dira, EEFan irakasten diren graduetako ikasleen artean GIH sustatzeko:

1- Erronka on!

Erronka on! Fakultateko proiektu bat da, eta sail guztiek eta 68 irakaslek hartzen dute parte. Proiektu hau UPV/EHUren i3IKD (ikerkuntza x irakaskuntza x iraunkortasuna) testuinguru estrategikoan ikasgelan ezartzen ari diren irakaskuntza-jarduera berritzaileak goragoko maila batean koordinatzeko beharretik sortu da.

2- Erasmus+ EFFORT (EFFectiveness Of Responsible Teaching)

EFFORT lankidetza-proiektu bat da, einak irakaskuntzaren eraginkortasuna hobetzea duen helburu, iraunkortasunarekin eta kudeaketa arduratsuarekin lotutako gaitasunak sortzeko. Proiektuan Europako bost herrialdetako (Finlandia, Alemania, Hungaria, Italia eta Espainia) sei unibertsitatek parte hartzen dute.

3- Fenomenoak, erronkak eta ikerketa, 2030 Agendari laguntzeko bidea, Negozioen Kudeaketako gradutik

Irakaskuntza-berrikuntzako proiektu bat da, eta, horren bidez, Negozioen Kudeaketako graduko ikasgeletatik zer egin daitekeen aztertu nahi da, iraunkortasuna txertatzen lagunduko duten zeharkako egiturak eraikitzen laguntzeko. 2030 Agenda iraunkortasunarekin lotutako arazoak “gauzatzeko” esparru gisa erabiltzen da.