Bilbao-Sarriko-Elkano-Globalizazioa eta Garapena Unibertsitate Masterra

Globalizazioa eta Garapena Unibertsitate Masterra

Gaur egun, harreman ekonomikoak, politikoak eta sozialak, bai eta giza harremanak ere, gero eta garrantzi handiagoa duten fenomenoak dira tokiko eta nazioko eremuetan, eta gero eta handiagoa da nazioz haraindiko dimentsioa. Testuinguru horretan, garapen-prozesuak eta giza ongizateari eragiten dioten gai gehienak herrialde batzuen eta besteen egitura ekonomiko, politiko eta sozialetan gero eta eragin handiagoa duen globalizazioak baldintzatzen ditu.

Informazio orokorra

Globalizazioa eta Garapena Masterra ikasleak globalizazioaren dimentsio eta ondorioei buruz prestatzera bideratuta dago.

Prestakuntza-programak funtsezko bi dimentsiotako esparru teoriko-metodologikoak ditu ardatz: globalizazioa, hau da, elkarrekiko harremanen eta prozesuen mundializazioa, bai esparru ekonomikoan, bai sozialean, politikoan edo kulturalean; eta garapenari buruzko ikuspegi teoriko nagusiak, Giza Garapenaren eta Garapen Iraunkorraren ikuspegiak bereziki azpimarratuz.

Programak garapenari buruz hartutako estrategiak eta politikak jorratzen ditu, garapenerako nazioarteko lankidetzaren egungo erronkak aztertuz, ahaztu gabe nazioarteko lankidetzak gizartearen tresna gisa duen zeregina bizikidetza baketsua eta garapen globala sustatzeko.

Ikasleek garapen-prozesuetako dimentsio garrantzitsuenen berariazko azterketa aukeratu ahal izango dute, hala nola generoa, pobrezia eta desberdintasuna, ingurumena, tokiko garapena, gobernagarritasuna, gatazkak eta giza segurtasuna.

Master honek Garapen Ikasketetako Doktorego Programarako zuzeneko sarbidea ematen du.

Praktikak

Masterrak ez du praktika kurrikularrik, baina borondatezko praktikak egiteko aukera badago.

Master Amaierako Lana (MAL)

Master Amaierako Lana (MAL) ikasle bakoitzak, banaka, jatorrizko proiektu, memoria edo ikasketa lan bat egitean datza, zuzendari batek edo gehiagok gainbegiratuta. Proiektu, memoria edo ikasketa lan horretan, masterraren irakaskuntza-aldian jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak integratu eta garatuko dira.

Lana epaimahai baten aurrean defendatuko da. Epaimahai horrek ikasle bakoitzak eskuratutako ezagutzak masterreko irakasgaien zati teorikoan eta praktikoan aplikatzeko duen gaitasuna ebaluatuko du.

Arduraduna

Izena: Eduardo Bidaurratzaga Aurre Telefonoa: 946017051 Emaila: eduardo.bidaurratzaga@ehu.eus

Additional information