EEF-Movilidad-Programa Buddy-ESN

Mugikortasuna - Buddy-ESN Programa

Buddy Programa

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera joatear bazaude, bertako ikasle batek zure egonaldia errazteko lagun zaitzake.

  • BILBOKO campuseko ikasleak (Sarriko eta Elkano). Atzerriko unibertsitate-ikasle guztiei "buddy" bat esleituko zaie. Ez da beharrezkoa eskatzea.
  • DONOSTIAko eta VITORIA-GASTEIZeko campuseko ikasleak. "Buddy" bat eduki nahi baduzu, formulario hau bete behar duzu: "Buddy eskatzeko formularioa"

Buddy-ak bertako ikasleak dira. Ikasle bisitariei iritsi aurretik eta ondoren laguntzeko boluntarioak eskaintzen dira, hirian eta campusean orientatzen lagunduz.

  • Bertako ikasle batek lagunduko dizu UPV/EHUra iritsi ondoren.
  • Egiaztatu zure harremanetarako datuak eta iritsiera-data zuzenak direla formularioa bidali aurretik.
  • Gure mezu elektroniko bat jasotzen duzunean zure BUDDYren harremanetarako datuekin, ez ahaztu hari idaztea.
  • Zure bidaia bertan behera uzten bada, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen. Horrela, zure BUDDYk beste ikasle bati lagundu ahal izango dio.

 

Erasmus Student Network - ESN

Gainera, Erasmus Student Network ikasle elkartearen laguntza ere badugu. Erasmus Student Network Bilbao Europako ikasle-elkarte handieneko kidea da, eta 530 atal baino gehiago ditu 42 herrialdetan. Ikasle boluntarioak dira, eta "Students Helping Students" printzipioaren pean jarduten dute, nazioarteko ikasleei beren etxe berrian integratzen eta egonaldiaz ahalik eta gehien gozatzen laguntzeko.

ESN Bilbok astero jarduera ludiko eta kultural ugari antolatzen ditu, baita bidaiak eta txangoak ere; bertako ikasleak nazioarteko ikasleekin harremanetan jartzen ditu eta mugikortasuna erabiltzen du kulturen arteko ulermena sustatzeko eta bizimodu berriak ikasteko, jarrera ireki eta errespetuzkoaren bidez.

ESN Bilbao Bilbon eta Donostian dago. Antolatzen dituzten jarduera guztien berri izan dezakezu Bilboko eta Donostiako Facebook eta Instagram orrien bidez. Taldearekin bat egin eta hiriko beste ikasle batzuekin harremanetan jar zaitezke zuek ezagutzeko, aholkua eskatzeko edo etxebizitza bilatzeko, adibidez.

Image