SICUE
2026-27 Deialdia
Plazo de realización de solicitudes: Del 30 de enero al 13 de Febrero de 2026
- Deialdia
- Egutegia
- Ikasleen Betebeharrak
- Zure eskaera nola egin urratsez urrats
- Hautaketa eta Esleipena
- Gaur-en onartu edo uko egin (ezin da onartu edo uko egin mugikorrarekin)
- Plaza onartu ondoren egin beharrekoak
- Egonaldiaren jarraipenerako dokumentazioa
Sarrera
Beren unibertsitatea ez den beste batean ikasketen zati bat egiteko aukera eta aintzatespen akademikoa lortzeko bermea ikasleei eskaini nahian, espainiar unibertsitateek ikasleen mugikortasuna bultzatzeko programa bat dute: Espainiako Unibertsitateetako Ikastegien arteko Truke Sistema (SICUE).
- SICUE programan parte hartu nahi baduzu, eskaria egin beharko duzu, on line, GAUR aplikazioaren bidez (urtarrila/otsaila inguruan).
- ERASMUS+, Latinoamerika edo Beste Norako Batzuk programetako plaza bat esleituta duten ikasleek ezin izango dute SICUE plazarik eskatu.
Fakultatean aplika daitezkeen irizpideak
- Eskaria aurkeztu ahal izateko, mugikortasun-eskaera egin aurreko urteko irailaren 30ean gutxienez 45 kreditu gaindituta edukitzea eta, gutxien dela, 30 kreditu matrikulatuta.
- Plazak esleitzeko, oinarri hartuko da espediente akademikoko batezbesteko nota eta gaindituta duzun kreditu kopurua.
- Sicue programan esleitzeko, ez da kontuan hartzen Buddy programan parte hartzea.
- Akordio akademikoan, gehienez ere fakultatean gainditu gabeko irakasgai bat (gehienez bi deialditan) sartu ahal izango da.
- Konpromiso akademikoan ezin da jaso gradu amaierako lana edo curriculumetik kanpoko borondatezko praktikak.
- Lauhileko bateko egonaldietan, gutxienez 24 kreditu ezarri behar dira konpromiso akademikoan; ikasturte osoko egonaldietan, gutxienez 45 kreditu.
Sicue programako unibertsitatean gainditu gabeko irakasgaiak.
Ikasleak SICUE unibertsitateko ezohiko deialdian edo UPV/EHUko irakasgai baliokidean aurkez dezake. Bigarren kasu horretan, ikaslea matrikulatuta dagoen EHUko Mugikortasun Koordinatzailearen aldez aurreko baimenarekin.
EAZ-Zuzenbidea Gradu Bikoitza (Sarriko)
EAZ-Zuzenbidea Gradu Bikoitza ikasketetarako eskainitako plazen muga kontuan hartuta, ikasturte bakoitzeko 7 ikasleko kupoa ezarri da.
[Ikasturte batean baino gehiagotan ikasgaiak dituzten ikasleen kasuan, ikasgai gehien matrikulatuta dituen ikasturtea hartuko da kontuan].