Asset Publisher

HEZKUNTZA. 2020/2021ean Bilbon eta Donostian minor profesionalizatzaileak egiteko aukera

First publication date: 09/06/2020

Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (HKF), Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (BHF), eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) artean akordioa dago 4. kurtsoa beste zentroan egin nahi duten ikasleentzat:

  • 2019/2020an Lehen hezkuntzan 3. maila Hezkuntza eta Kirol Fakultatean egin duzuenentzat:

2020/2021erako Bilboko Hezkuntza Fakultatean BI PLAZA eskainiko dira Musika Hezkuntza minor profesionalizatzailean eta PLAZA BAT Atzerriko Hizkuntza minor profesionalizatzailean.

  • 2019/2020an Lehen hezkuntzan 3. maila Hezkuntza eta Kirol Fakultatean egin duzuenentzat:

2020/2021erako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultatean (Donostian) PLAZA BAT eskainiko da Hezkuntza Berezia minor profesionalizatzailean eta BESTE PLAZA BAT Atzerriko Hizkuntza minor profesionalizatzailean.

Nola egin eskaria?

Lekualdatzea eskatu behar da helmuga-Fakultatean (Bilboko Hezkuntza Fakultatean edo Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultatean) lekualdatzeak eskatzeko epean (ekainaren 24tik uztailaren 3ra). Bertatik erantzungo zaizue minor horretan plazaren bat duzuen edo ez.

Zeintzuk dira lekualdatzea eskatu ahal izateko baldintzak?
  • Lehen eta hirugarren maila bitarteko ikasgai guztiak gaindituta izan behar dituzue eskaria bideratzeko.
  • Plazen esleipena espedientearen arabera izango da.