EZINBESTEKO INFORMAZIOA NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMETAN PLAZA LORTU DUTEN IKASLEENTZAT
1.- ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN AURRETIK
IZEN-EMATEA ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN
Atzerriko unibertsitatetik e-mailez informaziorik jaso ez baldin baduzue, haien webgunera jo ezazue. Igorri beharreko dokumentazioari buruzko jarraibideak jarrai itzazue, epeak eta abar.
Mugikortasun plaza lortu izanak ez du nahitaez esan nahi ikaslea harrera unibertsitatean onartu dutenik. Harrera unibertsitatean onartua izateko kudeaketak egitea Ikaslearen erantzukizuna da. Onarpen eskabideak aurkezteko Unibertsitate bakoitzak ezartzen dituen epeak Ikasleak bete beharko ditu, kasu batzuetan on line; izan ere, unibertsitate askok ez dute epez kanpo bidalitako eskaririk onartzen.
OHARRA: Beharrezkoa baduzue, zuen espediente akademikoa (ingelesez “Transcript of Records”) emango dizuegu.
INFORMAZIO PRAKTIKOAK
Ostatua eta bestelako gai praktikoei buruz:
Harrera unibertsitateko webgunea kontsultatu eta bertako koordinatzailearekin harremanetan jarri. Atzerriko unibertsitaterako bidaia eta ikasketaldi osorako ostatua kudeatzea ikaslearen erantzukizuna da. Unibertsitate gehienek ikasleari hirian ostatua lortzen laguntzeko bulego bat izan ohi dute.
Aseguru eta osasun arretari buruz: NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:
Istripu eta aberriratzeko asegurua: igorri polizaren kopia UPV/EHUko ORI Bulegora eta aseguru-etxera.
Osasun arreta: Europako herrialdeetan: Europar Osasun Txartela
Europatik kanpo: Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin (INSS) elkarrekikotasun-hitzarmenik ez badago, aseguru-mediku pribatua.
Bisari buruz: Tokian tokiko enbaxada edo kontsulatuetan egin kontsulta eta lehenbailehen tramitatu, datuen zuzentasuna behar bezala egiaztatuz.
Online hizkuntza mailaketa-probari buruz (Erasmus+ soilik): mugikortasun ikasleak nahitaez 2 hizkuntza mailaketa-proba egin beharko ditu sarean OLS aplikazioaren bidez: lehena, ikaslearen mugikortasuna hasi baino lehen; bigarrena, hura amaitu ondoren. Informazioa
DIRU-LAGUNTZAK
Horietako batzuk ikasleak berak gestionatuko ditu eta besteak ORI-k gestionatuko ditu. Zenbatekoak eta tramitazioari buruzko informazioa haien webgunean eta GAURen kontsultatu.
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo erroldatuak: bakoitzari dagokion Gobernu Autonomoaren Hezkuntza Zerbitzuan ere informazioa jaso.
Ikasteko beka orokorren onuradunek (Eusko Jaurlaritza, beste Gobernu Autonomoak eta Hezkuntza Ministerioa) eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, bekadunak izaten jarraitu ahal izango dute.
KREDITUEN AINTZATESPENA
Egonaldia hasi baino lehen, Dekanordearekin “Akademi Aintzatespenerako Aurretiazko Konpromisoa” (Erasmus, AL, OD) adostu beharko da. Agiri horretan helburuko ikastegian egingo diren irakasgaiak eta UPV/EHUn izango dituzten aintzatespenak zerrendaturik egongo dira.
UPV/EHUko MATRIKULA
- Automatrikularako epean Konpromisoan sartutako UPV/EHUko irakasgaien matrikula egin beharko duzue.
- Hauez gain, konpromisoan ez dauden irakasgaiak izatekotan, hauek ere matrikulatu beharko dituzue, hauei dagozkien azterketak Gasteizen egingo dituzuelarik.
2.- ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN
- Igorri Nazioarateko Harremanen bulegora (Leioara) beharrezko dokumentuak (GAUR eta web-orrian ikusi): asegurua, egonaldiaren hasierako ziurtagiria, egonaldi amaierako ziurtagiria, amaierako txostena, etab..
- Konproba ezazue behin betiko Konpromiso Akademikoa dagokion moduan sinaturik dagoela.
- Egonaldia amaitzerakoan, kalifikazioak jaso behar dituzue, baliozkotzea egin diezazkizuegun: ZIURTAGIRIA OFIZIALA eta ORIGINALA izan behar du, helburuko unibertsitateak sinatu eta zigilatutakoak, bertan ECTS kredituen kopurua agertu behar da. Kalifikaziorik gabeko asistentzia ziurtagiriek ez dute baliorik izango
- Kalifikazioak eskura jasotzen ez badituzue, utzi han gure posta helbidea edo helbide elektronikoa, geuri zuzenean igor diezazkiguten.
3.- ATZERRIKO UNIBERTSITATETIK ITZULI ETA GERO
- Kalifikazioak etxera iristen bazaizkizue, ekarri lehenbailehen ORIGINALAK gure bulegora edo eskaneaturik bidal egizkiguzue. Zenbat eta guk kalifikazioen baliozkotzea azkarrago egin, hainbat eta lehenago egingo duzue datorren ikasturterako matrikula.
- Notak aurkezteko azken epemuga: hurrengo ikasturteko irailaren 30a. Data hau iragan ostean, aktak itxiko dira eta ez da irakasgairik kalifikatuko.