Apoyo lingüístico en línea (aplicación OLS) Educación Superior Bikoiztu 4

SAREKO LAGUNTZA LINGUISTIKOA (OLS)

 

 

 

1.- Zer da OLS

Europako Batzordeak sortutako tresna bat da, Erasmus+ mugikortasunean parte hartzen duten pertsonei hizkuntza‑laguntza eskaintzeko.

Helburu nagusia da parte‑hartzaileek atzerrian egingo dituzten ikasketetan edo praktiketan erabiliko duten hizkuntzaren ezagutza hobetzea, esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Horrez gain, hizkuntza‑aurrerapena neurtzeko aukera ematen duten datuak biltzen ditu.

2.- Hizkuntza-proba

  • Mugikortasuneko ikasleak, mugikortasuna hasi baino lehen, aurretik aipatutakoen artetik bere ikasketetan/praktiketan nagusi den hizkuntzan online ebaluazio bat egin beharko du, bere jaioterriko hizkuntza ez bada. 
  • Proba hori egiteak ez du zerikusirik parte-hartzaileak hizkuntza-ziurtagiri ofizial baten bidez egiaztatzen duen hizkuntza-mailarekin.
  • Test motako proba da, 50 galderakoa. Hori egiteko, ikasleak mezu elektroniko pertsonala jasoko du, mugikortasuna hasi baino  1 edo 2 hilabete lehenago, gutxi gorabehera, OLS plataformara sartzeko estekarekin eta jarraibideekin.
  • Hizkuntza-proba honen helburua ikaslearen hizkuntza-maila neurtzea eta plataformari hizkuntza horren ikastaroa egiteko maila egokia ematen uztea da.
  • Ez da beharrezkoa maila jakin batera iristea. Testaren emaitzek ez dute eragotziko parte-hartzaileek beren mugikortasuna egitea, emaitza edozein dela ere.
  • OLSek ez du parte-hartzaileen atzerriko hizkuntza ezagutza maila egiaztatzen duen ziurtagiri ofizialik ematen.
  • Ez da beharrezkoa egindako testaren emaitza  bidaltzea.

 

3.- OLS aplikazioko hizkuntza ikastaroa

  • Ikastaroak aukerakoak, online eta doakoak dira.
  • Nahi adina ikastaro egin daitezke.
  • Ikastaro bat egiteko, aldez aurretik mailako proba bat egin behar da plataformak erabiltzaile/ikastaro bakoitzari dagokion maila esleitzeko

 

4.- Garrantzitsua

  • OLSaren inguruko jakinarazpenak ikaslearen helbide elektroniko pertsonalera bidaliko dira. Beraz, tarteka begiratzea komeni da.