traslados

Espedientearen Lekualdatzea

ESKATZEKO EPEA: 2023ko ekainaren 19tik 30era Hezkuntza eta Kirol Fakultateko idazkaritzan.

MATRIKULA: Irailaren 4tik 8ra bitartean Idazkaritzan.

BALDINTZAK (AABak 2023ko urtarrilaren 30ean onartuak)

  1. Aurretik matrikulatutako kreditu guztiak onartuta izatea.

  2. Lekualdaketa ikasturte oso baterako izango da (2. edo 3. maila).

  3. 4. mailan, UPV/EHUko hiru hezkuntza-fakultateetako ikasleen artean baino ez dira lekualdaketak egingo.

  4. Lekualdatze-kopurua honako hau izango da:
    2. maila: HH 2 plaza; LH 2 plaza, Hirueleduna plaza 1
    3. maila: HH 2 plaza; LH 2 plaza, Hirueleduna plaza 1

  5. Espedienteko batez besteko notaren arabera ordenatuko dira eskabideak.
  6. Matrikula eskatzeko azken eguna uztailaren 7a izango da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

  1. Dekanoari eskaria behar bezala betetako inprimaki ofizialean.
  2. UBI/HSAOL eta/edo Sarrera-Probetako kalifikazioak (Hauta-proba)
  3. N.A.N.aren fotokopia.
  4. Unibertsitate-ikasketen akademi ziurtagiri pertsonala, kalifikazioak eta deialdi-kopurua adieraziz. (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau).
  5. Euskara egiaztatzeko agiria (B2).