Asset Publisher

Abenduak 5: boluntarioen nazioarteko eguna: jarri zure aletxoa!

First publication date: 29/11/2022

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta ospakizun horren bidez nabarmendu nahi da gure mundua leku hobea izan dadin esku lagun bat luzatzea erabakitzen dugun pertsona guztiek egiten duten lan garrantzitsua.

UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren menpekoa den Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzak borondatezko esparrura hurbiltzeko baliabideak eta aukerak eskaintzen dizkizu. Begiratzera animatzen zaituztegu.

  • “Boluntariotzaren hastapenak. Prestakuntza gizarte eraldaketarako” online ikastaroa: doako eta aitorpen akademikoko online ikastaroa (hautazko kredituak). Bertan ezagutu ahal izango dituzu boluntariotzari eta gizarte partaidetzari buruzko xehetasunak, baita UPV/EHUn eta Euskadiko boluntariotza agentziei atxikitako erakundeetan abian dauden programak eta ekimenak ere: Batekin (Araba), Bolunta (Bizkaia) eta Gizalde (Gipuzkoa). https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/iniciacion-al-voluntariado
  • Gu Geu Bolondres Programa: UPV/EHUk hautazko kredituen bidez sostengatu eta onartzen ditu elkartasun eta lankidetza jarduera “autogestionatuak”, hau da, ikasleek berek bultzatutako jarduerak. https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/actividades-solidarias-cooperacion-autogestionadas
  • Elkartasun eta lankidetza jarduerengatik hautazko kredituak gizarte erakundeetan eta UPV/EHUren berezko programetan egin eta aintzat hartzea: UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak kudeatu edo babestutako boluntariotza- edo lankidetza-jardueretan parte hartzeagatik kreditu 1 emango da 30 orduko. Gehienez ere ikasketa-planeko 6 kreditu eskatu ahal izango dituzte horien truke. https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/boluntariotzarekin-bat

 

Jarduerak

Egun hori dela eta, ekitaldi bereziak antolatuko dira Euskadiko hainbat lekutan. Hona hemen adibide batzuk. Animatu eta parte hartu!

 

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko eta munduko gainerako boluntario guztiei, ematen duten denboragatik eta ekintza solidarioetan egiten dituzten ahaleginengatik.