Bizilagunak: parkean edo etxean

Bizilagunak berriz elkartuko gara igandeko bazkarian!

First publication date: 26/10/2021

Bizilagunak ekimenak, SOS Arrazakeria Gipuzkoa abian jarria, jarduera solidario eta boluntario gisa, hautazko kredituak ditu, UPV/EHUren araudiaren (eta protokoloaren) arabera: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/boluntariotzarekin-bat

Datorren azaroaren 14an, SOS Arrazakeria Gipuzkoak familia autoktono bat eta migratzaile bat mantel baten inguruan elkartzeko esperientzia errepikatuko du berriro. Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak hurbiltzeko eta beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak sortzeko aukera bat da gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.

Zoritxarrez, Covid 19k bertan jarraitzen du, eta horregatik, aurten, 2021an, Bizilagunak proiektuak berrikuntza txiki bat proposatu du: gure hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan biltzea. 

Urtero bezala, bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.

Zure bizilagunak janariz betetako mahai baten inguruan ezagutu nahi badituzu, eman izena eta parte hartu. Dinamizatzaile bezala parte hartu ezkero, kreditu bat lor dezakezu. Horretarako, zure familiako kide bat edota zure bizitzako lagun bat edo gehiago ekartzea besterik ez duzu. Dinamizatzaile edota familia bezala eman dezakezu izena.

Informazio gehiago: http://mugak.eu/eu/news/igandeko-bazkarian-elkartuko-gara-berriro