Envasado, Etiquetado y Almacenamiento de Residuos Peligrosos

Hondakin arriskutsuak ontziratzea, etiketatzea eta biltegiratzea Peligrosos

Araudia

Hondakin arriskutsuak ontziratzea

Hondakin arriskutsuak sortzen dituenak bereizi behar ditu zuzen eta ez ditu nahastu edo diluitu behar hondakin arriskutsuak elkarren artean, ezta arriskutsuak ez direnekin ere.

Ekoizleek nahiz kudeatzaileek hondakin arriskutsuei eragiten dieten produktuak ontziratzeari buruz indarrean dauden arau teknikoak bete behar dituzte, eta honako segurtasun arau hauen arabera jokatu:

  • Ontziek eta itxigailuek edukia galtzea saihesteko moduan sortuta eta eginda egon beharko dute eta edukiak ez erasateko modukoak eta konbinazio arriskutsuak sortzeko modukoak ez diren materialez eginak.
  • Ontziak eta itxigailuak solidoak eta erresistenteak izan beharko dute segurtasunez erantzuteko beharrezkoak diren manipulazioei, eta egoera onean mantenduko dira, egiturazko akatsik eta ageriko ihesik gabe.
  • Hondakin arriskutsuak ontziratzeko eta biltegiratzeko saihestu egingo dira beroa, leherketak eta sutzeak sortzea, substantzia toxikoak eratzea edo arriskugarritasuna areagotzen duen nahiz kudeaketa zailtzen duen zeinahi efektu eragitea.
  • Gainera, aintzat hartu behar dira ontzien bateraezintasunak, bai eta substantzien artekoak ere.

UPV/EHUko zentro, sail eta laborategietan sortutako hondakinak ontziratzeko eta behar bezala bereizteko, hainbat ontzi mota erabiltzen dira, hondakin motaren eta ekoitzitako kantitatearen arabera. Ontziak baimendutako kanpoko kudeaketa enpresak (SARPI IBERICA, SLU) helarazten ditu eta indarrean dagoen araudian eskatutako homologazio baldintzak betetzen dituzte.

Hondakin arriskutsuak etiketatzea

Hondakin arriskutsuen ontzi orok behar bezala etiketatuta (edukia adierazita) eta identifikatuta (ekoizlea adierazita) egon behar du. Identifikazioari dagokionez, zentro ekoizlearen datuak, unitatearen erreferentzia zehatza (saila, laborategia...), hondakinaren arduradunaren izena eta ontzia betetzeko hasierako eta amaierako datak adierazi behar dira.

Era berean, etiketetan kudeatu beharreko arriskugarritasun piktogramak jarri behar dira, eta merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzeko dagokion kodea zehaztu behar da (ADR).

Etiketatzearen funtzioa da hondakina azkar identifikatzea eta harekin lotutako arriskuaren berri ematea aldi berean, bai erabiltzaileari, bai kudeatzaileari; ildo horretan, komeni da etiketaren oharren eremua betetzea, hondakinei buruzko informazio gehiago emateko.

Produktu kimikoak sailkatzeko eta etiketatzeko globalki adostutako sistema(pdf, 847 KB).

UPV/EHUko hondakin arriskutsuak kudeatzeko etiketak kudeaketa enpresari eskatzen zaizkio (SARPI IBERICA, SLU), hondakinak jasotzeko eskaera bakoitzarekin batera. Etiketa bakoitzak 0,25 euro balio du.

Era berean, nahi dituzun etiketak deskarga daitezke dokumentu honetatik:

UPV/EHUko hondakin arriskutsuen etiketak:

Documents:

Hondakin arriskutsuak biltegiratzea

Hondakin arriskutsuen ekoizleek eta kudeatzaileek bete egin behar dituzte hondakinak biltegiratzearen eta horretarako beharrezkoak diren instalazioen arloan aplikatu beharreko legedia eta arau teknikoak:

  • RD 656/2017: Produktu kimikoak biltegiratzeko eta haren Argibide Tekniko Osagarriak (MIE-APQ 0tik 10era).
  • NTP 725: segurtasuna laborategian: produktu kimikoak biltegiratzea.

Laborategian produktu kimikoak eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko gomendioak:

Hondakinak biltegiratzeko leku bat izatea; ahal izanez gero, horiek sortzen diren lekutik hurbil eta horiek ezabatzearren unibertsitateko eremutik kanpo garraiatzeko leku irisgarrian.

  • Hondakinetarako eremuak xehetasunez identifikatzea, manipulazioak saihesteko. Hondakinetarako eskuragarri dauden biltegiratze puntuak adostea: barneko gela, atxikitako gela, bereizitako gela... Laborategian bertan biltegiratzea saihestea.
  • Produktu kimikoak eta hondakinak bateragarritasun kimikoaren eta tipologien arabera biltegiratzea. Substantzia kimiko guztiak ez dira bateragarriak elkarren artean, eta batera biltegiratutakoan indarkeriaz erreakziona dezakete; hortaz, biltegiratzean substantzien arteko bateragarritasuna ezagutu  behar da.
  • Hondakin arriskutsuak ez dira elkarren artean nahastuko inoiz, ezta arriskutsuak ez direnekin ere.
  • Biltegian ingurumeneko jardunbide egokiei jarraituko zaie: Lur estankoa; teilapekoa; biltegiaren perimetroan euste hormatxoa; beharrezkoa izanez gero, biltegiaren baitan ere euste hormatxoa, eremua bereizteko hondakin arriskutsuen mota desberdinak jartzeko gelaxkak ezartze aldera ihes kasuetan nahasketak saihestearren; hormigoizko lurra korrosioaren aurkako pinturarekin; euste azpilak biltze erretiluekin; suteen aurkako luminariak.
  • Beharrezkoak diren suteen aurkako segurtasun elementuak eta suteak itzaltzeko elementuak edukiko dira, bai eta edukiontzi bereziak ere, ondorengo bilketa segurtasunez egiteko.
  • Biltegiaren ezaugarriak honako hauen jarraibideen araberakoak izango dira: 656/2017 Errege Dekretua. Produktu kimikoak biltegiratzeko eta haren Argibide Tekniko Osagarriak (MIE-APQ 0tik 10era).
  • Laborategietan produktu edo hondakin arriskutsuak biltegiratu behar izanez gero, ahalik eta kantitate txikienean egin behar da. Kasu horietan, biltegiratze teknika espezifikoak aplikatu behar dira: apalategiak, uharteak, segurtasun armairuak... bereziki produktu arriskutsuenetarako (sukoiak, kantzerigenoak...).
  • Hondakina duen ontzia ez da biltegiratu behar eskuz hartzea zaila den altuera batean.
  • Hondakinak ez dira biltegiratu behar pertsonak eta ibilgailuak igarotzen diren lekuetan, eskailera begietan, atarietan edo garbiketa geletan. Zoruan hondakinak metatzea saihestu behar da.
  • Apalategietan, bolumen eta pisu handiena duten ontziak behealdean biltegiratu behar dira.
  • Inoiz ez dira hondakinak edalontzi apaletegietan utzi behar. Edalontzi apalategien gainean erreaktiboen kantitate ahalik eta txikiena jarri behar da.
  • Ez dira produktu kimikoak eta hondakinak eguzki argitan jarri behar.
  • Euste ontziak eduki behar dira, ahal den heinean.
  • Hondakinak orga egokietan garraiatu behar dira.

Laborategietan produktu kimikoak eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko gomendioak (pdf, 194 KB).