JORNADA-JOVENES ECOLIDERES – Trebatu Ekin izan (Webinar)

GAZTE EKOLIDERRAK eta EKOLIDERRAK ZABALEAN – Trebatu Ekin Izan

Image

Jasangarritasunarekiko interesa baduzu eta ekintzara pasatzeko prest bazaude, oraindik aukera duzu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak eta Kutxa Ekoguneak bultzatutako GAZTE EKOLIDERRAK programan parte hartzeko. Bai maila pertsonalean baita zure ibilbide profesionala horretara bideratu nahi baduzu ikusi gure proposamena.

Gazte Ekoliderrak: jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan espezializatutako formakuntza eta bizitzarako ibilbidea. Ikusi bideoa

Formakuntza presentziala – online (mistoa) - Ikusi programa 

  • Ibilbidea 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean. 120 ordu. Bataz beste, asteko 3 orduko dedikazioa.
  • Norentzat: 18-30 urte arteko gazteei bideratua. 30 kideko talde anitza sortzea da helburua: adin, disziplina, jatorri, izaera... ezberdinetakoak.
  • Matrikula %80ean subenzionatua. Banakako jarraipena ibilbideari etekin handiena ateratzeko.
  • UIK-k egiaztatua (UPV/EHUko Udako Ikastaroak).

Dagoeneko hainbat gazte hautatu ditugu eta dena prest dago, baina oraindik plaza gutxi batzuk ditugu: zu falta zara! Eman izena

Eta Gazte Ekoliderrak programan parte hartzeko baldintzaren bat betetzen ez baduzu (adina, dedikazioa, aurrez aurreko saioetara ezin joatea, euskaraz ez jakitea, etab.) alternatiba gisa Ekoliderrak zabalean sortu dugu. Online modalitate honek Gazte Ekoliderrak programaren hainbat saio jarraitzeko aukera emango dizu. Jasangarritasunaren ikuspegi integrala landu eta lidergo eraldatzailerako erramintak emango dizkizu.​

Formakuntza online (sinkronikoa eta asinkronikoa) – Informazio zabalagoa

 

Aurkezpen online saioa
  • Nori zuzenduta: iraunkortasarekin konprometituta dauden 18-30 urte arteko gazteak
  • Data: 2021eko ekainaren 16an
  • Ordua: 12:30-13:00 bitartean

Grabaketaren esteka