News

Laguntzak UPV/EHU-ko ikasleak RED-U 2017 konferentziara joan eta komunikazioak aurkezteko

First publication date: 31/10/2017

Datorren azaroaren 13 eta 14an "Unibertsitatea eta Garapen Iraunkorra: etorkizuna konprometitzen duten ikaskuntza esperientziak" izena harturik Bizkaia Aretoa (Bilbon) garatuko den RED-U 2017 nazioarteko biltzarra, ideien eta esperientzien laborategi bat izan nahi duena, unibertsitateek eskaintzen dutena birpentsatuz, iraunkortasunaren ikuspegitik eta planeta partekatzen dugun pertsonen bizi baldintzen epe ertain eta luzeko eraldaketaren ikuspegitik. Horrek esan nahi du unibertsitateak eskaintzen duena ere hausnartu behar dugula, ikasleek gure munduaren ikuspegi ulerkor bat gara dezaten, aurrean ditugun erronka kolektibo handiak azter ditzaten eta espezialitate zientifikoak edo teknikoak horiek konpontzeko egin dezaketen ekarpenaz jabe daitezen.

Konferentzia eta biltzar guztiek oro parte hartzea ardatz nagusi dutela azpimarratuta eta kontutan hartuz biltzar honen helburuetako bat dela ikasleen esperientzia aberastea, gaitasun tekniko eta zientifikoen garapenetik harago joan beharraz bat etorritako norabidea eskainita.

UPV/EHUren Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzak apustu egiten du ikasleen parte hartzea sustatzearren eta, honen lortzeko, laguntzak UPV/EHUko ikasleen artean banatzeko deia egiten du RED-U 2017 nazioarteko biltzarrera joan eta bertan aurkeztu beharreko posterrak egiteak eragindako gastuak eta matrikularen ordainketa finantzatzeko.